Kei ziurtagiria jasotze ekitaldiaren bideoa

2014/12/18

Kalitate ziurtagiri bat jasotzeak ekitaldi formal, gris eta hotz batekin lotu dezake batek baino gehiagok. Lizeoan, ordea, komunitatea, elkarlana, kultura, pertsonak eta emozioak bezalako hitzak dira kalitatearekin lotzen ditugunak. Hona horren isla txiki bat.

.eus

2014/12/12

Gure ikastolaren webguneak helbide berria du abenduaren 3az geroztik: Lizeoa.com-etik Lizeoa.eus-era pasatu gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.

ARTISTA BIKAINAK DITUGU GURE IKASTOLAN!

2014/12/12

Lizeoko hainbat ikasle sarituak izan dira, berriro, ikastolaz kanpoko lehiaketa batean. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Motxian eby sariketan izan da oraingoan, eta Lizeoko ikasle talde banak irabazi dute lehen eta bigarren saria.

Urteko Batzarra 2014

2014/12/05

Abenduaren 17an, Urteko Batzarra egingo dugu eta hortxe izango dugu berriz elkartzeko aukera. Uste dugu Urteko Batzarra -gure organo gorena, Lizeoaren kudeaketarako giltzarria- gune ezin hobea dela ikastolaren erronkak partaide guztion artean konpartitzeko.

Ekin diezaiogun!

Zatoz Batzarrera eta elkarrekin, parte hartuz, errealitate bihurtu dezagun gure kalitatezko Hezkuntza proiektua!

Aurtengo Urteko Batzarra, abenduaren 17an egingo dugu, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:30ean. Horretarako prestatu dugun gai ordena ondokoa da:

KALITATEZKO IKASTETXEA DELA DIOEN AKREDITAZIOA JASO DU LIZEOAK

2014/11/23

Hezkuntza erakundeen kalitatea bideratzen duen KEI (Kalitatezko Egitasmo Integratua) akreditazioa jaso zuen atzo Lizeoak, San Pedroko Ontziolan egindako ekitaldian. Eta lepo bete zen eguerdian Albaolaren egoitza, Lizeoko hezkuntza komunitatea ez ezik, eragile ugari elkartu baitzituen emanaldiak.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna 2014: Tratu ona nahi dut

2014/11/23

Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna 2014: "Tratu ona nahi dut" kanpainaren lanketa LH 4. mailan

‘FIVE DAYS TO DANCE’: PROIEKTU PEDAGOGIKO BERRITZAILEA GUREAN

2014/11/20

DBH-3ko gure ikasleek esperientzia ezberdina, sakona eta kitzigarria bezain eraginkorra bizi izan dute aste honetan, Five days to dance proiektuari esker.

LH-3: PLASTIKAN EGINDAKO KARPETA TXUKUNAK

2014/11/14

Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak ederki eta gustura ari dira lanean. 3Cko ikasleek Plastikan egindako karpeta txukunak, horren erakusle. Ikasleek, benetan, gozatu egin dute karpetak, labirintoak paperean eta hiru dimentsiotan, eta marrazkiak nahiz murala egiten. 1go unitateko jarduerak amaitu eta gero, esaterako, egindako hiru galderei erantzun adierazgarriak eman zizkieten ikasleek.

EUSKARAREN EGUNEAN, ARGAZKI MOSAIKOA!

2014/11/14

AAbenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ate-joka dugu. Eta egun berezi horri begira, honako ideia jarri dugu martxan gure ikastolan: euskaraz bizitzeko dugun gogoa, nahia, determinazioa… erakutsiko dituzten argazkiak egin eta argazki mosaiko erraldoia osatzea euskararen erabilerari bultzada emateko.

PSIKOMOTRIZITATEAREN LANKETA HAUR HEZKUNTZAN

2014/11/07

Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasuna da psikomotrizitatea.

Hala, umeari espazioa eta mugimendua ikertzeko aukera eman behar diogu, bere ikaskuntzaren kudeatzaile bihurtuz. Honela, haurrek barruan dutena kanporatzen dute, eta mugimenduarekin, ahotsarekin eta begiradarekin munduaren ikuspuntua adierazten dute.

Orriak

-era harpidetu