Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Harrera Plana

Ikasle berri bat Lizeora etortzen denean  egiten den harrera:

Ohiko matrikulazio garaian

  • HH kasuan, koordinatzailea familiarekin biltzen da .Bilera honetan Lizeoaren ikuspegi orokorra eta izaera aurkezteaz gain, eraikinaren bisita ere egiten da.

Ekainean, Lizeora etorritako familia berriak bilera batera deituak izaten dira eta bertan, Ikastolako Lehendakariak eta Zuzendariak harrera egiteaz gain, koordinatzaileak egokitzapenaren garrantziaz eta nondik - norakoak azaltzen ditu.

Irailean ikasleak ikastolara hasi aurretik , HH 0,1 eta 2 urtekoen kasuetan , gelako bilera orokorra egiten dute elkar ezagutzeko eta hurrengo egunean  hasi  beharreko egokitzapenaren  inguruko zalantzak argitzeko.

  • LH-DBH eta BATX-eko kasuetan ikasketa buruek bilera egiten dute familiarekin, baita hasi beharreko ikaslearekin ere. Bilera honetan Lizeoari buruzko azalpena egiten zaie: izaera, metodologia, balioak …Familientzat osatutako Gida ere eskura ematen zaie. Amaitzeko eraikinaren bisita egiten da.

Gelaren aukeraketa. Irizpideen baitan gela bakoitzaren egoera aztertzen dute ikasketa buruak eta orientatzaileak. Proposamena maila horretako tutoreekin hitz egiten da, beraien iritzia jaso eta erabakia hartzen du zuzendaritzak.

Gela erabaki denean tutorea telefonoz harremanetan jartzen da familiarekin, bere burua aurkezteko eta lehen eguneko sarrera nola egin erabakitzeko.

 

Kurtsoan zehar ikasle berria etortzen  denean

  • Koordinatzaileak HHko kasuan eta gainontzeko etapetan ikasketa burua eta batzuetan orientatzailea ere famili berriarekin biltzen da informazioa jasotzeko..

Lizeoaren aldetik beharrezkoa duten informazioa ematen zaie . Gida, beharrezkoa duen materiala,… Hizkuntza dela eta Pasaiako Udalak horretarako dituen baliabideak  azaltzen zaizkie.

  • Gelaren aukeraketa. Irizpideen baitan gela bakoitzaren egoera aztertzen dute ikasketa buruak eta orientatzaileak. Proposamena maila horretako tutoreekin hitz egiten da, beraien iritzia jaso eta erabakia hartzen du zuzendaritzak.

Gela erabaki denean tutorea telefonoz harremanetan jartzen da familiarekin, bere burua aurkezteko eta lehen eguneko sarrera nola egin erabakitzeko.

  • Ikasleari  dagokion harrera berriz, bitan banatzen da. Batetik, gelakoei bezperan, ikaslearen berri ematen zaie (nongoa den, nondik datorren, ze harrera egin pentsatu…)

Ikaslea datorren lehen egunean  ahal dela ikasketa buruak egingo dio harrera eta tutorearengana bideratzen du. Honek berriz , aurrez- aurre familia agurtzean gain, ikaslea egongo den gelara lagunduko ditu denak.

Familiarekin zertxobait egon ondoren agurtu eta ikaslea gelakoek prestatutako harrera jasoko du (aurkezpenak, materialak, ikastola erakutsi –kideek- funtzionamendua azaldu, laguntzaileren bat topatu…)