Urriaren 5an Kilometroak Orion

2014/09/30

Heldu den urriaren 5ean Kilometroak jaia izango da Orion, Orioko ikastolak antolatuta eta Erria txikota! lelopean.

Ederra da leloa, marinel lokuzioa erabiliz gu guztion atxikimendua eta laguntza eskatzen digute. Eta ederra ez ezik, garrantzitsua ere bada leloak iradokitzen diguna; elkarrekin aritu gaitezen euskara eta euskal kulturaren alde.

EUSKARAREN ETA IKASTOLEN ALDE… EGIN KLIK!

2014/09/23

Erria txikota lelopean, ate-joka dugu Kilometroak 2014 jaia, eta, harekin batera, azken hiru urteetan bezala, Klikmetroak egitasmoa. Kilometroak jaia girotzeko eta dirua ateratzeko tresna interesgarria da Klikmetroak proiektua, bi zutabetan oinarritzen dena: Norbanakoak eta Babesleak.

Euskaraz bizitzeko prestatu... euskaltegian

2014/09/23

Ikasturte berri baten hasiera asmo onen tenorea izan ohi da: kirola egin, erretzeari utzi, hizkuntza bat ikasi…
Lerroon bitartez, hain justu, euskarari bultzada ematera animatu nahi zaituztegu. Gure hizkuntza oraindik ez dakitenen kasuan, ikastera animatuz; dakigunon kasuan, gure euskara maila oraindik gehiago trebatuz eta hobetuz.

Eguerdietako ekintza osagarriak

2014/09/08

Hona hemen aurtengo ikasturtean eguerdietako ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera.

Izena eman nahi duzuenok ikasleek eramango duten zirkularraren atzealdeko orri oina bete eta ikastolan entregatu irailaren 16erako.

Kontuan hartu beharrekoak:

·    Ekintza guztiak eguerdietan izango dira, irailaren 29tik ekainaren 12ra

·    Gehienez ere bi ekintzetan har daiteke parte

Eskola Kirola

2014/09/02

Urtero bezala, zuen seme-alabak ESKOLA KIROLEAN parte hartzeko aukera eskaintzera gatozkizue.
Ez dugu neutral izan nahi kasu honetan: nahiago genuke denok animatu eta ahalik eta talde gehiena ateratzea lortuko bagenu. Izan ere, uste dugu adin hauetan oso garrantzizkoa dela kirolak ematen duen talde ikuspegia ikasle guztiekin lantzea. Era berean, aukera ezin hobea da euskarak aisialdi esparrua ere harrapatzeko, ikastolak eskaintzen duen hizkuntza formala komunikatiboa izatea nahi dugulako.

Hastera goaz!

2014/08/28

Kaixo famlia! Etxean jasoko bazenute ere, hemen duzue aurtengo Lizeo Gida. Informazio gehiago behar izanez gero eraikin nagusiko telefonoan (943526850) edo lizeoa@ikastola.net posta helbidean topatuko gaituzue. Laster arte!

LH-4KO IKASLEAK ‘ZIENTZIALARI’ OIARTZUN IBAIAN

2014/06/17

Lehen Hezkuntzako 4. Mailako taldeak Oiartzun ibaia aztertzera joan ziren pasa den ekainaren 6an,  Ibaialde programaren baitan. Eusko Jaurlaritzak antolaturiko egitasmoa da Ibaialde, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak aztertzea duena helburu. Hala, gure ikasleek Oiartzun ibaiaren azterketa egin zuten Ergoien eta Arditurriren artean.

Zorionak! LIZEOKO IKASLE GUZTIEK GAINDITU DUTE SELEKTIBITATEA!

2014/06/12

Gaur, hilak 12, jakin dira iragan astean egindako selektibitate edo hautaprobetako emaitzak, eta pozez zoratzen gaude Lizeoan. Izan ere, joan den asteko deialdira aurkezturiko guztiek gainditu baitute selektibitatea. Lizeoko 30 ikaslek egin zuten proba, eta guztiek gainditu dute; eta oro har, nota onarekin, gainera. To marka!
 
PREST festaren bideo ikusgarria

2014/06/09

Pasaian euskaraz bizitzeko nahia duen jendea edota euskaraz bizitzeko bide horretan ahalegina egiten ari den jendea biltzeko ekitaldia prestatu genuen maiatzaren 25erako:
Donibaneko Prest euskara taldeak, Kuadrillategik, Pasaiako Irrien Lagunak-ek, Ikastetxeek, Euskaltegiek, Merkatariek eta Udalak.
(...) 2012ko bilera orokorrean, guk sentitzen genuen indar hori biderkatu eta herritarrei transmititu behar geniela erabaki genuen.
Hori zen, hain zuzen ere, maiatzaren 25erako prestatu genuen ekitaldiaren xedea: bideoa ikusita lortu ere lortu genuela uste dugu! Eta zuk?

Antxoko sukaldaritza tailerraren bideoa

2014/06/09

Pasaiako Irrien Lagunek primeran pasa genuen maiatzaren 18an egindako saioan.
Goizeko 11:00etan Antxoko ikastolan izan zen hitzordua. Lehenik eta behin proiektuaren aurkezkena egin genuen eta ondoren, sulkaldean aritzeko aukera izan genuen Carlos Torrecillaren laguntzaz.
Horren guztiaren berri ematen dugu bideo honetan. Gozatu bideoarekin eta animatuz gero, ekin sukaldaritzari!

Orriak

-era harpidetu