HIRUGARREN URTEZ "HIK DANTZA SENTITU" EKIMENEAN PARTAIDE

2023/02/06

DBH 4. mailako ikasleek dantza modu praktiko batean ezagutzeko aukera izan dute Haatik Dantza Konpainiako Amaiur Luluagak eta Jon Arsuagak gidatuta. Gela bakoitzak goiz bana pasa du Juanba Berasategi aretoan dantzaren inguruko lehen pausoak ikasten eta koreografia bat sortzen. Aurtengoa izan da "Hik dantza sentitu" ekimenaren hirugarren edizioa eta arrakastatsu ari dela gertatzen ezin da ukatu. Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleak dantzaren oinarrizko alderdiak lantzen aritu dira, pozik.

 

42 PANPINA JOSI DITU GURE IRAKASLE LORENA FERNANDEZEK

2023/02/06

Lorena Fernandez: "Koloretako munstroa oso ipuin erabilgarria da eta etxeetan irakurtzera animatu nahi zaituztet"

Lorena Fernandez (San Pedroko ikastolako irakaslea) koloretako 42 panpina josten aritu da urtebetez, eta jada gure ikastoletan daude, umeen gozagarri. Koloretako munstroa aski ezaguna da bi eta sei urte arteko gure ikasleentzako eta horiexek josten aritu da, hain zuzen ere. Sentimenduak ordenatzen laguntzeko Anna Llenasek sortutako ipuinaren pertsonaia dugu munstro berezi hori

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO FORMAKUNTZA TRANSEXUALITATEAZ

2023/02/06

Etengabeko formakuntzari jarraituz, Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak formazio bat antolatu berri du Haur Hezkuntzako irakasleentzako. NAIZEN elkarteko (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) Bea Sever, sexologoa eta elkarteko bozeramailea, gonbidatu dugu eta bi egunez Lizeoan izan da.

URMAELA ERAIKITZEN ARITU GARA, AUZOLANEAN [BIDEOA]

2023/01/30

Hezegunetik hezigunera

SAN SEBASTIAN EGUNA IRUDITAN

2023/01/23

Ospatu berri dugun San Sebastian eguneko argazkiak bildu ditugu. Ikusi hemen sortu ditugun irudi bildumak.

HAUR HEZKUNTZA. DONIBANE

HAUR HEZKUNTZA. SAN PEDRO

HAUR HEZKUNTZA. ANTXO

HAUR HEZKUNTZA+LH1-LEH2. LEZO

LH3-LH4-LH5-LH6. ERAIKIN NAGUSIA

ANFIBIOENTZAKO BIZILEKU BAT ERAIKITZEKO AUZOLANA

2023/01/19

Lizeoko terrenoetan Urmaela eraikitzen hasi gara, Gaztelekuren sarreran, hain zuzen ere. Proiektu honen hastapenean hiru helburu ditugu buruan: heziketarako tresna berri bat sortzea, Lizeoko jolas ereduetan alternatiba berriak eskaintzea, eta hirugarrena, mehatxatutako habitata berreskuratzeko pausoak ematea. Hezegunetik hezigunera izena jarri diogu proiektu interesgarri honi.

BATX 1-EKO 18 IKASLE HERBEHERETARA JOAN DIRA

2023/01/18

Batxilergoko lehenengo mailako 18 ikasle Roerdmond (Herbehereak) hirira abiatu dira. Urtarrilaren 25a bitarte herbeheretako familia banatan hartuko dute ostatu eta Bisschoppelijk College Broekhin ikastetxean arituko dira hango ikasleekin ikasten. Bidaia honen egunerokoa blog batean idatziko dute hiru ikaslek: Izarok, Daniak eta Jurgik.

IPUIN, OLERKI ETA KARTEL LEHIAKETA. LANEAN HASI GARA

2023/01/13

Otsailaren 17an banatuko dira Trastamintxo ipuin, olerki eta kartel lehiaketako sariak. Horretarako, ordea, aurretik lan egin behar da! Batzuek jada bukatu dituzten beren idazlanak, beste batzuk jo eta su ari dira horretan. DBH 1eko ikasleak arteko klasean harrapatu ditugu kartel lehiaketarako lanak prestaketan ari zirela.

 

OIASSO MUSEORA BISITA EGIN DUTE LH4. MAILAKOEK

2023/01/13

Lehen hiruhilekoan gelan landutako gaiei bukaera emateko LH4. mailako ikasleek txangoa egin zuten Irungo Oiasso museora. Han, ikasleek, Irunen aurkitu diren erromatarren garaiko hondakin arkeologikoak ezagutu dituzte, eta baita Irun nolakoa zen ere: portua, biltegia, termak, nekropolia... Horiek maketa batean kokatuta ikusteko aukera ere izan zuten. Museoan zehar bisita egiteaz gain, "Alea Jacta est" hitzak errepikatuz jolasean ibiltzeko eta antzezlanak sortzeko aukera izan zuten. Mundialak izan ziren bai bisita baita tailerra ere!

SAN TOMAS EGUNEAN PLAZAK BETE DITUGU BERRIZ ERE

2022/12/22

San Tomas egunean batu ditugun argazkiak irudi bildumetan topatuko dituzue sarrera honetan:

Lehen Hezkuntza 3, 4, 5 eta 6 Donibaneko Santiago plazan

San Tomas ospatzen eraikin nagusian

San Tomas. Haur Hezkuntza. Donibane

San Tomas. Haur Hezkuntza. San Pedro

Orriak

-era harpidetu