Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

LH-6 AROTZ-ENEAN

2014/10/24

2014ko urriaren 15ean,16an eta 17an Lehen Hezkuntzako 6.A  eta  6.B gelak Arotz-Enean, Etxarri Larraunen, egon ziren. Lehenengo eguneko arratsaldean mendira joan eta Margarita izeneko behi baten hezurrak ikusi zituzten. Gauean, berriz, itzalen tailerra egin zuten. Hurrengo eguneko goizean, basora joan ziren, eta arratsaldean, maketa bat eta ukendu bat egin zituzten, gauean diskotekan dantza eginez bukatuz. Azkeneko egunean maletak egin, herri kiroletan jardun eta arratsaldean Lizeora bueltatu ziren.

‘NAFAR HEGOALDEKO UZTA, EUSKARARI PUZKA’ KANPAINA, ABIAN

2014/10/22

Martxan dago berriro Errigora ekimena, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmoa duena, eta horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak.

Lizeoko mendi taldea, izen eta iritzi bila!

2014/10/20

Lizeoan aspalditik egon da mendi taldea baina ez du inoiz berezko izendapenik jaso. Gure komunikazioa eta izaera indartzeari begira, uste dugu egokia dela Lizeoko mendi taldeak izen propioa izatea: lagunduko diguzu aukeratzen? Oraingoz hiru aukera ditugu:

Manifestaziora deitu dute azaroaren 8rako, Ziburuko ikastolaren alde

2014/10/16

Laida Mujika eta Paxkal Indo

Astelehenean Ziburuko zerbitzu teknikoetako arduraduna ikastolara etorri da erraiteko Omiasainduko bakantzen ondoren, azaroaren 3an, ikastolak ez duela gehiago argindarrik izanen

URRIAREN 19an NAFARROA OINEZ ZANGOZAN

2014/10/14

Joan den urriaren 5ean arrakasta handiz ospatu ziren KILOMETROAK Orion. Han izan ginen asko eta asko, ikastolen eta euskararen normalkuntzaren alde gure hondar alea jarriz.

Heldu den urriaren 19an, halaber, huts ezinezko beste zita bat dugu: NAFARROA OINEZ jaia, alegia. Zangozan izango da aurten, Esan izan gozan! lelopean, bertako ikastolak antolatuta.

‘GERTA DAKIZUKE’ SAIOAK LIZEOAN

2014/10/14

Azken urteen antzera, AESLEME elkarteko partaideen bisita jaso dugu egunotan Lizeoko eraikin nagusian. Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerketarako elkartea da AESLEME, eta gisa honetako lesioa duten pertsonek eta beren senitartekoek nahiz laguntzaileek osatzen dute .

Hala, eta Gerta dakizuke izena duen istripuak saihesteko kanpainaren baitan, hitzaldi bana eman zieten Batxilergoko Lehen Mailako eta DBH-4ko ikasleei; urriaren 3an eta 10ean, hurrenez hurren.

INGELESEAN SAKONTZEKO HAMABOSTALDIA LH-KO 5. MAILAN

2014/10/14

Ikasturteko lehen bi asteetan, ohi bezala, ingelesean trebatzeko aukera izan zuten Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, FIE egitasmoaren (Fornight Inmersion to explorers) eskutik. Ikasleen ingeles maila komunikatiboa handitzea da proiektuaren helburua, ingelesez aritzeko aukera zabalagoa eta trinkoagoa eskainiz.

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEK BAT EGIN DUTE LARUNBAT HONETAKO KALEJIREKIN

2014/10/09

Ikastolen Elkarteak bat egin du Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketei ez! lelopean larunbat honetarako, urriak 11,  antolatu diren kalejirekin, eta dei egiten die ikastolen komunitateari, hezkuntza eragileei eta, oro har, gizarte osoari deialdi horietan parte hartzera. Donostiako kalejira, zehazki, 17:30ean abiatuko da, Bulebarretik.

Auto Zozketaren zenbaki sariduna

2014/10/08

Notario aurrean egindako zozketaren ondoren, GURE ZOZKETA eta AUTO ZOZKETA ekimeneko zenbaki sarituak jakin ditugu.
GURE ZOZKETA ekimena jendearen ekarpenen bitartez Ikastolek sostengu ekonomiko sendoa lortzeko asmotan jarri da abian aurten lehenengoz. 2014 urteko 100.000 poltsiko egutegi atera dira. Egutegiak 5 euroko laguntza bidez eskuratu ahal izan dira eta laguntza eskaintzen duten guztien artean 60.000 euroko sari bakarra zozketatu da.

ERRONKA: DATORREN URTEAN BAIETZ IRABAZI!

2014/10/08

Lizeoko taldeak bigarren urtez hartu du parte Kilometroen baitan antolaturiko Erronka lehiaketan. Gogor eta gogoz aritu ziren gure ordezkariak urriaren 5ean Orion jokaturiko probetan, baina, zoritxarrez, ez ziren finalerako sailkatu.

Orriak

-era harpidetu