Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

LH 1: "Lehen gizakia" proiektua

2020/02/11

Lehen Hezkuntzako 1. Mailako ikasleek historian barrena bidaiatzen jarraitzen dute. Oraingo honetan Lehen Gizakiak izan da gauzaturiko proiektua: abesti bat kantatu eta dantzatu behar izan dute batetik, eta antzerkia prestatu eta lehen gizakiak izango balira bezala antzeztu bestetik. Horretarako mozorrotu eta beraiek egindako lepokoak eta tresnak erabili dituzte, ondorengo bideotxoan eta argazkietan ikus daitekeen moduan. Gora gure artista handiak!

 

DBH 4KO IKASLEAK, DONOSTIAN, ‘ZIENTZIA SHOW’ IKUSKIZUNEAN

2020/02/03

Urtarrilaren amaieran, DBH 4ko zientzia arloko ikasleak, hiru irakasleekin batera, EHUko Barriola auditoriumean egindako Zientzia Show ikuskizunean parte hartu zuten.

URTEKO BATZARRA: GEHIENGO OSOZ ONARTU DIRA IRAGAN IKASTURTEKO BALANTZEA ETA 2019-2020RAKO AURREIKUSPENA

2019/12/13

Iragan asteazkenean, hilak 11, egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 160 bazkideren parte hartzearekin.

LH 1-‘DINOSAUROEN GARAIAN’ PROIEKTUA

2019/12/10

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek dinosauroen garaietara bidaiatu dute azken asteetan ...

BADIATIK MUNDURA, EUSKARAZ

2019/12/05

Ohi bezala, indartsu ospatu genuen Euskararen Eguna Lizeoan. Eraikin nagusian, esaterako, Euskaraokeaz gozatzeko aukera izan zen goizean, jangelan...

ABENDUA, UDAZKENA BUKATZEN ZAIGUNEKOA

2019/11/29

Urtero bezala, aurten ere urtaro aldaketa eta urteko egunik motzena dela adierazten digun San Tomas eguna ospatzekoak gara txistorra jan bidenabar. Aurten ere egun desberdinetan ospatuko da barruti eta herrietan:

  • Antxon :abenduaren 14ean, larunbatean, 12:00etan
  • San Pedron: abenduaren 14ean, larunbatean, 12:00etan
  • Donibanen: abenduaren 15an, Igandean, 12:00etan
  • Lezon: abenduaren 15an, igandean, 12:00etan

Guk gure ikasleekin, baserritarrez jantzita, bertan kanta saioan parte hartuko dugu.

EUSKARALDIA SARETZEN

2019/11/28

Urtebete iragan da Euskaraldiaren lehenengo ariketa egin genuenetik eta urtebete barru bigarrenean murgildurik egongo gara. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko bidean eta euskaraz egonkortzeko bidaia bizian esperientzia berriak sortu dira, eta sortuko dira; eta emozioak pizten dizkigun ariketa masiboa izan da, eta izango da. Datorren azaroaren 30ean, Pasaiako plazak bizipen eta desirez bete nahi ditugu. Iazko Euskaraldiak sorrarazi zizkigun bizipenak eta datorren Euskaraldirako ditugun desirak jaso eta euskaltzaleon sarean batuko ditugu.

DBH4KO IKASLEEK ‘KONTAKATILU’ PROIEKTUA BURUTU DUTE HILABETEZ

2019/11/20

DBH4ko ikasleek Kontakatilu proiektua landu dute hilabetez Maider Galarza ipuin kontalariarekin, urriaren 7tik azaroaren 7ra. 

TREBAKUNTZA SAIOAK HAUR HEZKUNTZAN

2019/11/20

Gauza jakina da Lizeoko irakasleriaren formazioari edo trebakuntzari garrantzi handia ematen diogula. Gure ikastolaren zutabeetako bat da, estrategikoa bezain iraunkorra.

LIZEOA, ‘PASSION FOR KNOLEWGE’ ZIENTZIA JAIALDIAN

2019/10/14

Hil honen hasieran, urriaren 2an, top@DIPC - Zientziarekin solasean! izeneko topaketa egin zen Donostiako EUREKA zientzia museoan, Passion for Knowledge zientzia jaialdiaren baitan.

Orriak

-era harpidetu