Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Baloreak

LIZEOAK SUSTATU NAHI DITUEN BALOREAK
 
Leialtasuna: leiala dela ulertuz,
printzipioetan oinarritutako pertsona izatea, emandako hitza aintzat hartzea, eta norberaren buruarekin koherentea izatea.
 
Errespetua: errespetuzkoa dela ulertuz,
bestea den bezala onartzen duen pertsona izatea. Besteak pentsatzen edo esaten duenarekin bat ez etorrita ere, bestea errespetatzen lagunduko duen jarrera demokratikoaren jabe izatea.
 
Kritikotasuna: kritikoa dela ulertuz,
bizitzea egokitzen zaizkion abaguneak, berezko irizpideekin baloratzeko gaitasuna duen pertsona izatea.
 
Entzuteko gaitasuna: hori dela ulertuz,
besteak esaten duena jasotzeko gai den pertsona izatea. Hau da, errespetuzko jarrera neutraletik haratago, bestearen esanarekin inplikatzen den pertsona izatea.
 
 
Solidaritatea: solidarioa dela ulertuz,
besteen beharren aurrean laguntzera egiten duen pertsona izatea.
 
Norberaren autonomia: autonomoa dela ulertuz,
besteen esanen edota laguntzen zain egon gabe, eta gainontzekoak kontuan hartuz, bizimodua aurrera ateratzeko eta erabakiak hartzeko gai den pertsona izatea.
 
Sormena: sortzailea dela ulertuz,
problema eta egoera desberdinetan aukera eta soluzio desberdinak bilatzeko gai den pertsona izatea.
 
Euskalduntasuna: euskalduna dela ulertuz,
euskara ezagutu eta erabiltzen duena, eta Euskal Herria ezagutu eta maite duen pertsona izatea.
 
Beste kulturekiko begirunea: hori dela ulertuz,
besteen kulturak onartzen eta errespetatzen dituen pertsona izatea.
 
Gizartearekin konpromisoa: konprometitua dela ulertuz, gizartearen arazoen aurrean kezka agertu eta haien konponbidean konprometitzen den pertsona izatea.
 
Ingurumenarekin konpromisoa: konprometitua dela ulertuz,
ingurumenaren arazoen aurrean konprometitzen den pertsona izatea.