Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Ildo estrategikoak

1. Euskara eta euskal kulturaren garapenean eragile izatea.

Euskal kulturaren eta euskararen ezagutza eta erabilpena duten ikasleak heziko dituena eta haren gurasoen inplikazioa lortzen ahaleginduko dena.

2. Heziketa integrala eta prestakuntza akademiko ona eskaintzea.

Ikasleak pertsona bezala bere osotasunean hartuz, giza balorez eta gaitasunez hornitu nahi duena, bizitzaz gozatzen jakin dezaten, eta pertsonak bezala erantzukizunak hartzeko gai izan daitezen.

3. Komunitate osoaren partaidetzan oinarritua.

Elkarlana, begirunea eta komunikazioaren bidez, proiektua aurrera eraman, erabakiak hartzerakoan kide guztien partaidetza sustatuz.

4. Herrian txertatua eta herrigintzan lan eginez.

Ikastolak ingurune sozialean integratua egotea nahi dugu, herrietako eragileekin eta baita ikastolen munduarekin elkarlanean arituz.

5. Kudeaketa eta baliabide egokiekin.

Plan hau garatzea ahalbideratuko duten antolaketa, kudeaketa eta bitarteko egokiak ezarriz