TXOKOLATEZKO ELKARTASUNA HENDAIAKO IKASTOLAREKIN

2022/10/25

Hendaiako ikastolako gurasoek, aurten ere, txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Zurea nahi baduzu BETE FORMULARIO HAU urriaren 28a baino lehen eta etxera eramango dizugu zure seme-alabaren bitartez. Egutegi bakoitzaren prezioa: 10 euro

IPUIN-KONTAKETAK PASAIAKO LIBURUTEGIETAN

2022/10/20

Urriaren 24an liburutegien eguna ospatzeko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte Pasaiako liburutegiek. Aurten Xabier Terrones kontalaria izango dugu gurean eta MALETA MAGIKO batean hainbat abentura ekarriko dizkigu 4 eta 8 urte arteko neska-mutil guztientzat. Saio guztiak 17:30ean izango dira. Anima zaitezte!

- Urriaren 20an (osteguna) Antxoko liburutegian

- Urriaren 21ean (ostirala) Trintxerpeko Alkateordetzan

- Urriaren 25ean (asteartea) Donibaneko Topagune Gelan

MINTZALAGUN ETA GURASOLAGUN IZATEKO DEIA

2022/10/11

BOKALEk (Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea) Mintzalagun edo Gurasolagun izateko deia egin du. 688647159 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri edo pasaia_mintza@aek.eus helbidera mezu bat idatzi dezakezue. HEMEN informazio gehiago topatuko duzue.

ALKATEA BISITAN IZAN DUGU LEZOKO IKASTOLAN

2022/10/06

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, ikastolan egindako obrak ikustera gonbidatu dugu. Nekane Artola Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak egin dio harrera, Edurne Urkiola zuzendariak  lagunduta. Hain zuzen ere, Lezoko Udalaren diru laguntza jaso dugu jolas eremuaren estalkia, egurrezko jolasak eta berdegune berria eraikitzeko. Egindako inbertsioa guztira, 440.000€ ingurukoa izan da, eta Lezoko Udalak, 100.000€ bideratu ditu azpiegitura hau egitera.

“HERRIAN XALTOKA” EKIMENAREKIN BAT EGIN DUGU

2022/10/06

Lezoko kultura, euskara, jendea eta ondarea ezagutarazteko proiektua jarri du martxan Lezoko Xalto pailazo ezagunak: HERRIAN XALTOKA. Pasaia-Lezo Lizeoak dituen oinarriekin bete-betean bat egiten duen proiektua izanik egitasmo interesgarri honekin bat egin dugu.

ADI!!! EGUBERRIKO POSTALAREN EGILE BILA GABILTZA

2022/10/06

Pasaia-Lezo Lizeoko komunitateko kide bazara, marrazkilari, artista edo diseinatzaile grafiko bazara, mezu hau zuretzako da. Hemendik aurrera, Gabonetan etxeetara bidali ohi dugun postala urtero lagun berri batek sortzea nahiko genuke. Gure komunitateko kide izan eta gogoa izatea dira baldintza bakarrak.

IBARRAKO KILOMETROETAKO "ERRONKA"N ARITU GARA

2022/10/03

DBH 3ko eta DBH 4ko ikasle talde batek ordezkatu du Lizeoa Ibarran atzo ospatu zen KILOMETROAK festan. Gure gazte kuadrilla, bi irakaslek lagunduta, klasiko bihurtu den ERRONKAn aritu da lehian, beste 15 ikastolarekin batera.

EUSKARALDIA: IZEN-EMATEA ZABALIK ETA PASAIAN AURKEZPENA

2022/09/30

Gertu da hirugarren EUSKARALDIA, euskararen erabilera sustatzeko ariketa erraldoia. Parte-hartzeko izen-emateak zabaldu dituzte iada. Gainera, ekimena ongi joan dadin, herrietako eragileak lanean ari gara, tartean Pasaia-Lezo Lizeoa.

Pasaitarrek lehenengo ekimena gaur zazpi, urriaren 7an, egingo dute, 19:00etan. Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute, San Pedroko lonjako plazan.

Apuntatu lehenengo zita zuen agendetan eta astindu euskara!

HITZEZ EKITEKO GARAIA

KILOMETROAK: IGANDEAN ZITA BAT DUGU IBARRAN

2022/09/28

Gogoratu igandean KILOMETROAK jaia ospatuko dugula Ibarran, Uzturpe ikastolak antolatuta. Irribarra eta euskara ahoan eramatea gomendatzen dizuegu. Informazio guztia HEMEN.

IKASTOLEN ELKARTEAREN IRAKURKETA HEZKUNTZA LEGE BERRIAZ

2022/09/28

2022-2023 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian ospatu dute ikastolek Bergarako Seminarixoa aretoan. Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitara eman duen Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa izan da aipagai nagusia ekitaldian, eta ikastolek testuarekiko desengainua hartu duten arren, konfiantza adierazi dute ekarpenekin, zuzenketekin, negoziazioekin, adostasunekin, “benetan behar dugun hezkuntza lege bat” onduko dela.

Orriak

-era harpidetu