ESKOLA-TRUKEKO IKASLEAK IRITSI BERRI DIRA

2023/03/09

Ongi etorri gurera!

Herbeheretako gure lagunak Loiuko aireportuan lurreratu dira jada. Kostata, haizearen erruz bi lurreratze saiakera egin behar izan ditu pilotuak eta, ondorioz, ordubeteko atzerapenarekin iritsi dira. Eskola-trukearen bigarren zatia hasi da, beraz. Hilaren 16ra arte Lizeoan gora eta behera ibiliko zaizkigu Bisschoppelijk College Broekhin-eko ikasle-lagunak.

Gogoratu gure ikasleak Bloga egunero elikatzen ari direla. IRAKURRI HEMEN

MATERIAL BILKETA "IRUNGO HARRERA SAREA" LAGUNTZEKO

2023/03/09

DBH3ko ikasleek ekimen interesgarri baten berri eman dute.

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA ALDARRIKATZEKO ARGAZKIA

2023/03/08

Goiko pistara atera gara Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzera, morez jantzi gara aldarrikapen eguna den honetan.

"KLIK EUSKARAZ TXIKI"KO LAGUNEKIN EGON GARA

2023/03/07

KLIK EUSKARAZ TXIKI: “Edukiak aukeratzeko irizpide oso argiak erabiltzen ditugu: euskara egokia erabiltzea, osasuntsuak izatea, indarkeriarik gabe, anitza izatea eta entretenigarria izatea”

 

THIERRY BISCARY ABESLARIA LIZEOAN

2023/03/06

Hamarnaka kontzertutan Madonnarekin aritutako Thierry Biscary LIzeoko liburutegian izan da Batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin hizketan. Gaur egun bakarlari gisa ari dela kontatu die kantari baxenafarrak, hala ere, bere musika ibilbideari errepasoa egin dio, tartean, Kalakan taldeko kide zela, Madonnarekin egin zuen mundu mailako jira hura aipatu die ikasleei. Musika ikasketarik ez duela aitortu die ikasleei.

KULUNKAN AURTEN ERE MARTXAN, IKUSI HEMEN BIDEOAK

2023/02/27

Aurten, berriz ere, KULUNKAN egitasmoa burutzeko asmoa dugu. Hastapenean Pasaiako Udalaren laguntzarekin sortu zen egitasmoaren helburu nagusia etxeetan, familietan, hizkuntza ohituretan euskararen alde eragitea da. Hala, bi urteko geletako gure txikiei, astero "etxerako lanak" bidaliko dizkiegu (esaldi bat eta eskulan bat) familian, euskaraz aritzeko aitzakia izan dezazuen, beti ere, familia bakoitzaren euskara maila kontutan hartuta. Ikusi bideo honetan elkarlanerako proposamena. 

INAUTERIETAKO ARGAZKI GALERIAK HEMEN

2023/02/20

Inauteria ospatu dugu eta ostiralean argazki pila bildu genituen. Hemen elkartu ditugu, ikusi nahi badituzue, aurrera:

- Haur Hezkuntza

- Lehen Hezkuntza

- Trastamintxo ipuin, olerki eta kartel lehiaketako sari-banaketa

- DBHkoen mozorro desfilea

TRASTAMINTXO LEHIAKETAKO FINALISTAK ETA IRABAZLEAK

2023/02/17

Hauek izan dira

2023ko Trastamintxo Lehiaketako

finalista eta irabazleak

Zorionak bai zuei eta parte hartu duzuen guztioi!

SARI-BANAKETAKO ARGAZKIAK HEMEN

 

IPUINAK

LH3

FINALISTAK:

GURUTZE SANTUAREN PLAZAN ELKARTUKO GARA GAUR

2023/02/17

Gaur, ostiralori, 11:15ean dantzan ariko gara Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren maila arteko ikasleek plaza beteko dute.  

SAIO BATERATUA GAINONTZEKO IKASTETXEEKIN ESKUBIDEAN PLANEAN

2023/02/15

Otsailaren 9an Eskubidean planeko saio bateratua egin genuen, Pasaiako gainontzeko ikastetxeekin, Trintxerpeko alkateordetzan. Eskubidean programan parte-hartzen duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko gure ikasleen ordezkariak han izan ziren.

Saioaren lehenengo zatian, gure ordezkariek, Pasaia hobetzeko Lizeoan ikaskideekin batera adostutako proposamenak aurkeztu zituzten. Karmengo Amako eta Anunciatako ikasleek egindako proposamenak ezagutzeko aukera izan genuen, gainera.

Orriak

-era harpidetu