HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO FORMAKUNTZA TRANSEXUALITATEAZ

Etengabeko formakuntzari jarraituz, Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak formazio bat antolatu berri du Haur Hezkuntzako irakasleentzako. NAIZEN elkarteko (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) Bea Sever, sexologoa eta elkarteko bozeramailea, gonbidatu dugu eta bi egunez Lizeoan izan da. Irakasleak adingabe transexualen inguruko hainbat gai lantzen aritu dira Severren gidaritzapean, hala nola: mitoak eta gezurrak, aholkularitza, ikasleekin gaiaz nola aritu eta horretarako zein material erabili, familiei arreta nola eman, legislazioa, eta abar.