LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleentzako pintxo lehiaketa Mendekosteetan

Errota Guraso Taldeak, Hezikuntza Guraso Elkartearekin elkarlanean, pintxo hotzen lehiaketa antolatu du Mendekosteetarako. LH6ko, DBH1eko eta DBH 2ko ikasleei begira antolatu dute ekimena eta gehienez bost laguneko taldeetan izena eman daiteke. Parte hartu nahi baduzu(e) bidali zuen izen-abizenak errota@lizeoa.eus posta elektronikora, maiatzaren 10a aurretik.