Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

ADIMEN EMOZIONALEKO SAIO TEMATIKOAK

2017/10/09

Euskarazko saioetan izen-ematea

Incripción en las sesiones de castellano

Nafarroa OInez Lesakan

2017/10/06

Joan den irailaren 24ean arrakasta handiz ospatu ziren KILOMETROAK Oñatin. Han izan ginen asko eta asko, ikastolen eta euskararen normalkuntzaren alde gure hondar alea jarriz. Datorren igandean, urriaren 15an, halaber, huts ezinezko beste zita bat dugu: NAFARROA OINEZ jaia, alegia. Lesakan izango da aurten, bikin batin! lelopean, bertako ikastolak antolatuta. Jaiaz gozatuz ikastolak aupatzera joateko gonbita zabaldu nahi dizuegu lerron bidez.

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK ZINEMALDIAZ GOZATZEN

2017/09/29

Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldian izan dira aste honetan. Urtero bezala, ederki asko gozatu dute zazpigarren artearekin. Honatx argazki batzuk.

EUSKARA LAGUN, PRIMERAN PASATUZ ERRONKAN

2017/09/26

Gure talde ordezkariak ederki asko pasatu zuen igandean Erronkan, Kilometroen baitan antolaturiko Gipuzkoako ikastolen arteko ginkana erraldoian.

Eneko Lilly irakaslea eta Asier Folgado ikasle ohia buru, gure ikasleak goizean goiz abiatu ziren Oñatirantz. Kirioak dantzan igar zitezkeen, bai, baina baita parte hartzeko grina ere. Oñatira iritsi, berehala Erronkako aurkezpena egin, egokitutako kamiseta beltzak soinean jantzi eta lehen proba gunera joan ziren gure ordezkariak.

EUSKARA SUSTATZEKO CASTINGA PASAIAN. ANIMA HADI!

2017/09/26

Pasaiako Udalak euskararen erabilera indartzeko asmoa du udalerrian. Hala, udalaren Euskara Sailaren eta Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez, castinga egingo dute herriko gazteen artean euskararen irudi izateko eta, modu horretara, hizkuntzaren erabilerak gora egin dezan Pasaian.

Antolatzaileak herriko hainbat futbol, arraun eta dantza talderekin ari dira harremanetan, 8-16 urte bitarteko gazteek castingean parte har dezaten. Urriaren 7an izango da proba, baina izena emateko epea ostegun honetara arte, hilak 28, dago zabalik, norberak bere taldearen bitartez.

ERRONKA 2017: AUPA GURE TALDEA, AUPA LIZEOA!

2017/09/20

Lizeo ikasle talde batek bosgarren urtez parte hartuko du Kilometroen baitan antolaturiko Erronkan,  Gipuzkoako 20 ikastoletako DBH 3 eta 4ko ikaslez osaturiko lehian.

EUSKARAZ BIZITZEKO… EMAN IZENA EUSKALTEGIAN!

2017/09/15

Irail guztietan bezala, euskarari bultzada ematera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure hizkuntza oraindik ez dakitenen kasuan, ikastera animatuz; dakigunon kasuan, gure euskara maila oraindik gehiago trebatuz eta hobetuz.

Eta euskaltegian izena ematea da horretarako biderik laburrena eta eraginkorrena. Egin TTAK, euskaratik TIK lelopean, ikastaro eta ordutegi eskaintza zabala dago aukeran gure bailarako euskaltegietan; hilaren 16an, hain justu, ate irekien eguna egingo dute zentroetan, azpiegiturak ezagutu eta eskaintza akademikoa gertutik ezagutzeko.

Eskola Kirola 17-18

2017/09/13

Urtero bezala, zuen seme-alabak Eskola Kirolean parte hartzeko aukera eskaintzera gatozkizue.
Aldundiak martxan jarritako E-1 programaren arabera eta Udaleko Kirol Sailarekin eta Oarsoaldeako Eskola Kiroleko mahaiarekin batera eramango dugu aurrera. Erakunde hauen guztien arteko elkarlanetik sortzen da aurrera eramaten dugun Eskola Kirola Programa (bideoa).

Eguerdietako ekintzak 17-18 [EGUNERATUA]

2017/08/31

Hemen duzue Eguerdietako Ekintzen eskaintza 17-18rako. 7tik aurrera jasoko duzue postaz izena emateko aukera. 

www.lizeoa.eus/eguerdietakoekintzak

DBH-4ko ikasleek zientziari buruzko saioa eman diete 5 urtekoei

2017/06/19

Orain bi aste, DBH-4ko zientzia arloko ikasle talde batek ikastaro berezia eman zieten Lezoko ikastolako 5 urteko ikasleei.

Bi taldetan banatuta -50 ikasle inguru bakoitzean-, eta ordubeteko saiotan, airea zer den eta nola eragiten duen gure egunerokoan irakatsi zieten ikasle helduek txikiei, hainbat esperientziaren bitartez: puxikak erabiliz, kandelen bitartez, matraz eta forma ezberdineko ontziekin jolastuz…

Bigarren urtez jarraian egin da esperientzia hau, eta, berriz ere, oso aberasgarria izan da batzuentzat nahiz besteentzat.

Orriak

-era harpidetu