Bazkideek 23/24 ikasturteko egitasmoak babestu dituzte urteko batzarrean

2023/12/14

Pasaia Lezo Lizeoa Irakaskuntza kooperatiba Elkarteak urteko batzarra egin zuen atzo (abenduak 13) eraikin nagusiko liburutegian. Bazkide erabiltzaileak (gaur egungo gurasoak), lan bazkideak, eta bazkide laguntzaileak (ikasle, guraso eta langile ohi eta besteko herritarrak) zeuden deituta.

Euskaren eguneko argazki mosaikoa ikusi nahi al duzue?

2023/12/14

Hemen da Euskararen Eguneko argazki mosaikoa, atzo egin genuen Urteko Batzarrean estreinatu ondoren denontzako ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztiei. Laster saridunen berri emango dugu.

Bete ditzagun euskararen alde hartutako konpromisoak!!!

Auzolanean eraiki genuen urmaela bizirik dago

2023/12/11

Urmaeleko bizitzak eztanda egin du!

Elkartasun Ikastolek milioi bat euro banatu dute ikastolen hamar proiekturi laguntzeko

2023/12/11

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak gaur ebatzi ditu 2024 urterako diru-laguntzak. Hamar eskakizun egin ziren guztira, eta guztiek egin dute aurrera. Guztira, 1.026.000  euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.

Eskari guztiak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu dira, eta hauxe izan da Batzar Nagusiak onartu duen diru-laguntzen banaketa:

DBH2ko ikasleak Xomorro taldekoekin zirku tailerrean aritu dira

2023/12/11

DBH2. mailako ikasleek Xomorro taldeko Eliren eta Janisen laguntzarekin, zirkuko hiru arterekin trebatzeko aukera izan dute: oreka, malabarrak eta akrobaziak. Malabarren artean, adibidez, deabruaren makilarekin, plater txinatarrekin, diaboloekin, kariokekin, mazeekin, uztaiekin... saltsan aritu dira. Saioak oso dibertigarriak egin zaizkie eta ziur daude berriro ere errepikatuko luketela!

Donibaneko ikastolatik Hondarribiko aireportura

2023/12/11

Bost urteko gure ikasleek geletan bidaiak, garraioak eta mundua lantzen aritu ondoren txangoa egin ohi dute. Argazkiotan Donibaneko ikastolakoak ikusiko dituzue. Hondarribira egin dute txangoa eta aireportua barrutik ezagutu dute. Txangoa bukatzeko, portuko parkean bazkatzeko eta jolasean aritzeko aukera izan dute.

La Basu rap abeslaria LH5eko ikasleekin izan da

2023/12/11

La Basu rap abeslaria Lizeora etorri da. LH5eko ikasleekin emakumeek egindako rap musikaz aritu da, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak eta Pasaiako Udalak lagunduta egin dugu ekimen hau, musikariak ikastetxeetan programaren baitan.

Argitxoren urtebetetzea ospatu dugu, euskaraz blai

2023/12/04

Pasa den ostirala ospakizun eguna izan genuen Lizeoan. Euskararen egunean primeran pasa genuen.

Goiko eraikineko ekitaldi nagusia EUSKARAOKEA izan zen. Hemen duzue ekimen hartako bideo motz bat ikusgai.

Gainera, herrietako ikastoletan ere Argitxorekin batera haren urtebetetzea ospatzen aritu ginen. IRUDI BILDUMEN atalean aurkituko dituzue zenbait argazki.

29.Titirijai Txotxongilo jaialdiaz gozatzen ari gara

2023/11/29

Aurten ere Pasaiako Udalak antolatzen duen Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaz gozatzen ari gara. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren maila arteko ikasleek aukera izan dute ikuskizun banaz gozatzeko.

OnHartu, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko gurasoen taldea

2023/11/22

Teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko Lizeoko gurasoen talde bat lanean dabil azkenaldian gure inguruan. OnHartu izena jarri diote taldeari eta Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleen gurasoek osatzen dute. 

Hiru helburu dituzte, lehena, haurrei  mugikorra noiz eman gurasoen artean adostea, eta ahalik eta gehien atzeratzea. Bigarrena, gurasoen artean teknologiaren erabilera eredugarria lortzea, eta hirugarrena, haurrak mugikorraren erabilera arduratsu batean heztea.

Orriak

-era harpidetu