LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleentzako pintxo lehiaketa Mendekosteetan

2024/04/26

Errota Guraso Taldeak pintxo hotzen lehiaketa antolatu du Mendekosteetarako, Hezikuntza Guraso Elkartearekin elkarlanean. LH6ko, DBH1eko eta DBH 2ko ikasleei begira antolatu dute ekimena eta gehienez bost laguneko taldeetan izena eman daiteke. Parte hartu nahi baduzu(e) bidali zuen izen-abizenak errota@lizeoa.eus posta elektronikora, maiatzaren 10a aurretik.

 

Laginketak gure urmaelean eta Zurriolan, biologia mintegiak sustatuta

2024/04/26

Martxan dira «Itsas Hondakinen Erronka» eta «Urmaeleko biodibertsitatea ezagutzen» proiektuak.

Joko Olinpikoak jokatu dituzte Lezoko ikastolan

2024/04/26

"Grezia" gaiari bukaera emateko LH1eko ikasleek Olinpiar Jokoak ospatu dituzte Lezoko ikastolako jolas-gunean. Zaldi lasterketan, lokotxetan, disko jaurtiketan, salto lasterketan eta sokatiran aritu dira. Jokoak bukatzeko, jakina, maratoia egin dute.

LH1ekoek ogia egin eta ur errota ezagutu dute Pagoetan

2024/04/26

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek eguneko txangoa egin dute Pagoetara. Han, Iturraran baserrian, ogia egiteko aukera izan dute. Ondoren, Agorregiko ur errota ezagutu dute.

"Ametsen mundua" antzezlana ikusi dugu Donibaneko ikastolan

2024/04/25

Patata Tropikala antzerki konpainiaren azkeneko lanaz gozatzeko aukera izan dugu Donibaneko ikastolan.  "Ametsen mundua" ikusten ederki pasa dugu!

Markel Amat esgrimako munduko txapelketan onenen artean

2024/04/24

Gure ikasle Markel Amat esgrimako Munduko Txapelketan lehiatu berri da Saudi Arabian eta munduko onenen artean sailkatu da, kadete mailan. Hain zuzen ere, Markel hamasei onenen artean sailkatu da.

Hemen Oarsoaldeko Hitzaren kronika

Zorionak!

 

LH5eko ikasleek txangoa egin dute Lurraskara

2024/04/24

Ikusi bideo honetan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoen irudi batzuk. Txangoa egin berri dute Lurraskara. Ezin uka ederki pasa dutenik!

Lizeo Eguna maiatzaren 26an ospatuko dugu eta hasi gara entseguekin

2024/04/18

Lizeo Egunerako prestaketa lanetan hasi gara.  Apuntatu data zuen egutegietan: maiatzaren 26a. 

Urtero moduan, Lizeoko komunitatea elkartuko den egun handia prestatzen ari gara. Ikasturte honetako gaia hauxe: "ur bizia". Ohi bezala, Haur Hezkuntzako ume guztiak , Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailako ikasleak eta DBHko lehenengo zikloko ikasleak aterako dira dantzara. Aurten ere, ikuskizun handirako koreografiak Gotzon Pozak sortuak dira eta batetik bestera dabil ikasleei dantzak erakusten, gogotsu!

LH3koak Jaizkibelen gora, naturaz gozatuz eta ikasiz

2024/04/16

Ingurunean natura gaia lantzen ari direla aprobetxatuz, LH3.mailakoek Jaizkibel mendira txangoa egin zuten aurreko ostiralean. Bertako ekosistema ezagutzeko aitzakiaz, gure mendiak eskaintzen digunaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Gainera, eguraldi ederrak lagunduta!

Gorputzak pixka bat astintzearekin batera, elkarren konpainian egun bikaina igaro zuten. Zein gozagarria den natura! 

LH5eko ikasleek Pasaiako Zerbitzuetako eraikina ezagutu dute

2024/04/15

Eskubidean, Pasaiako Haur eta Nerabeen eskubideak bermatzeko planaren baitan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek bisita egin dute Pasaiako Udaleko Zerbitzuen pabiloira, Udalaren funtzionamenduz gehiago jakiteko asmoarekin. Han, zerbitzuetako buruarekin eta bertako langileekin bildu dira eta batetik bestera ibiltzeko aukera izan dute. Argiteria, ur hornidura, aroztegia, garbiketa, hilerria, lorezaintza... denetik ikusi dute eta, gainera, zenbait makinen funtzionamendua probatzeko aukera ere izan dute.

Orriak

-era harpidetu