Eguraldia dela eta, ostiraleko Lezoko inauteriak Saldise plazan ospatuko ditugu

2024/02/08

Eguneko antolaketa bere horretan mantenduko da eta emanaldiaren ordutegia ere, aurreikusitako orduan izango da, 11:15etan.

Bihar elkar ikusiko dugulakoan,

GORA INAUTERIAK!!!

Laster iritsiko da KORRIKA gurera; Lizeoan giroa berotzen ari da

2024/02/07

KORRIKA iristear da!

Martxoaren 14an hasi eta 23an Lezotik eta Pasaiatik pasako da.  Adi, gorde datak, bezperan, martxoaren 22an, Korrika Gaztea eta Korrika Txikiak ospatuko ditugu.

LH2ko ikasleek antzezlan batez gozatu dute ingelesa lantzeko asmoarekin

2024/02/07

Cawboy baten urtebetetze eguna da eta amonaren opariaren esperoan dago. Baina amona hirian dagoela jakin du eta harengana doa trenez. "The twelve o'clock train" izenburuko antzezlanaz gozatu dute LH2ko ikasleek Gezala auditoriumean, Chameleon theatre antzerki konpainiak eskainita. Ikasleak ingelesean trebatzeko ekimena da honakoa.

LH1eko ikasleak Landarbason eta Aizpitarten, Lehen Gizakien arrastoan

2024/02/07

Gelan Lehen Gizakien inguruan asko ikasten ari bagara ere, onena haien bizilekuak ezagutzea dela uste dugu. Horregatik, LH1eko lau geletako ikasleek Landarbasora txangoa egin dute, han Aizpitarteko kobazuloak bisitatu eta Listorretan jolasean aritu dira.
Adi! Argazki gehiago gure web orriko "Irudi Bildumak" atalean.

Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoak irristaketan

2024/02/07

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak irristaketan aritu dira Lezoko kiroldegiko frontoian. Lezoko Udalaren laguntza izan dugu ikastaro hau aurrera eramateko. Ederki pasa dugu eta gainera asko ikasi dugu!

Bideojokoetan euskaraz aritzeko saioak Pasaiako lau barrutietan

2024/01/30

Aurreko ikasturtean egin bezala, aurten ere GAMER GELAK antolatu dira Pasaian LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gazteentzat, bideojokoetan euskaraz aritzeko sortutako GAME ERAUNTSIA elkartearen eskutik. 

Euskarazko bideojokoetan aritzeko saioak dira. Baina, are haratago, aisialdi digitala euskaraz burutzeko aukera badagoela erakustea eta gazteekin bideojokoen hizkuntza-erabilerari buruzko gogoeta egitea dute helburu. 

DBH4koek dantzarekiko sentsibilizazio saioak egin dituzte

2024/01/25

Aurten ere, DBH4ko ikasleak dantzara gerturatu dira Haatik Dantza Konpainiako Amaiur Luluagak eta Jon Arsuagak gidatuta. Hik Dantza Sentitu programaren baitan bi dantzariek hainbat saio egin dituzte gure ikasleekin. Programa hau Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz eraman dugu aurrera.

Saioetako baten irudiak bildu ditugu bideo motz batean, ikusi hemen:

Hirugarren mailakoak Mikel Santos "Belatz" ilustratzailearekin

2024/01/24

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek saio polita egin dute Mikel Santos "Belatz" marrazkilari iruindarrarekin. Pasaiako Udaleko euskara departamenduak sustatuta, gelan irakurtzen ari diren "Munstro txikiak, Hagintxoren tripako mina" liburuaz aritu dira Ilustratzailearekin. Ubera liburutegian egin dute saioa. Belatz ohiko gonbidatu bihurtzen ari zaigu Lizeoan eta urtero egiten duen moduan marrazkien inguruko truko ugari kontatu dizkie ikasleei. Gustura aritu dira ikasleak.

Eguraldiak lagunduta joan zaigu danborrada

2024/01/23

Hotza bai, baina lehor joan zaizkigu San Sebastian eguneko ospakizunak. Ateri zegoenez kalera atera ahal izan gara eraikin guztietan. San Pedron, gainera, Tirri-tarra fanfarrearen laguntza izan dugu; zuzeneko musikarekin hobekiago. Hemen dituzue ikusgai irudi batzuk. Argazki gehiago Irudi Bildumak atalean.

Holandako eskolarekin eskola trukea primeran joan da

2024/01/15

Urtarrilaren 17tik aurrera, astebetez, Batxilergoko lehen mailako 20 ikasle eta bi irakasle holanda aldean ibili ziren Roerdmondeko eskolarekin egin ohi dugun eskola-trukean parte hartzen. Holandar ikasleak, bere aldetik, martxoaren 7tik 14ra izango ditugu Lezon eta Pasaian. Eskola trukearen lehen parte hau primeran joan da eta balorazio oso positiboa egin dugu bai ikasleek eta baita irakasleek ere.

Orriak

-era harpidetu