Laster iritsiko da KORRIKA gurera; Lizeoan giroa berotzen ari da

KORRIKA iristear da!

Martxoaren 14an hasi eta 23an Lezotik eta Pasaiatik pasako da.  Adi, gorde datak, bezperan, martxoaren 22an, Korrika Gaztea eta Korrika Txikiak ospatuko ditugu.

Lizeoa girotzen ari zaigu, Lezoko zein Pasaiako batzorde guztietan parte hartzen ari gara, Korrika Gaztea eta Korrika Txikiak antolatzen ari diren batzordeetan ere lanean ari gara, eta ikastolan, maila guztietan, Korrikak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean landu dituen Unitate Didaktikoak landuko ditugu.

Bitartean, Lizeoko Euskara Batzordetik Korrika Laguntzaile egiteko gonbita egin nahi dizuegu, 15 euroren truke sari mordoa lortu ditzakezue eta, gainera, laguntza handia izango da AEKrentzako.

Harro Korrika!

Lizeoko Euskara Batzordea