Holandako eskolarekin eskola trukea primeran joan da

Urtarrilaren 17tik aurrera, astebetez, Batxilergoko lehen mailako 20 ikasle eta bi irakasle holanda aldean ibili ziren Roerdmondeko eskolarekin egin ohi dugun eskola-trukean parte hartzen. Holandar ikasleak, bere aldetik, martxoaren 7tik 14ra izango ditugu Lezon eta Pasaian. Eskola trukearen lehen parte hau primeran joan da eta balorazio oso positiboa egin dugu bai ikasleek eta baita irakasleek ere.

Iaz bezalaxe, laukote batek bidaiaren nondik norakoak kontatu dizkigu, egunero, horretarako sortutako blogean. Lizeoko web orritik ere erraz iritsi daiteke blogera, han kontatu dizkigute egin dituzten ekintzak, bisitak eta bitxikeriak. Argazkian, ezkerretik eskuinetara: Garazi Lizarraga, Olaia Vergara, Oihane Beltran eta Julen Panzino blogariak.