Euskal Heriko periferiako ikastolei aitortza, igandean, Beskoitzen

2024/03/05

‘Non eta mugan’ ekitaldia, igandean Beskoitzen

Heldu den martxoaren 10ean, Euskal Herriko periferiako zortzi ikastola omenduko dituzte, Beskoitzen, Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan ospatuko den Non eta mugan ekitaldiarekin. Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari eta Bizkarsoro filmaren emanaldiarekin, besteak beste.

Ekhi Aizkorreta Oinak Buruan idatzizko bertso eskolartekoan garaile

2024/03/04

Ekhi Aizkorretak irabazi du eskualdeko "Oinak buruan" idatzizko eskolarteko bertso txapelketa, LH3-LH4 mailan. Pasa den ostiralean ospatu zen eskualdeko txapelketa Orereta ikastolan eta han jaso zuen saria LH5eko gure ikasleak. Lizeoko bertso eskolako sei partaideak aritu ziren txapelketan, Ander Lizarralde irakasleak lagunduta. 

Pasaian, Albaolan, aurkeztu dute ekainaren 22an egingo den Ikastolen VII. Batzarra

2024/02/27

Ikastolen Elkarteak, Pasaian aurkeztu du ekainaren 22an egingo den Ikastolen VII. Batzarra. Albaolan egin den ekitaldiak izan dira, besteak beste, Ikastolen Elkarteko eta gure ikastolako lehendakari Nekane Artola, Lizeoko zuzendari Edurne Urkiola eta baita gure ikastolako ikasleen ordezkaritza bat.

LH3ko ikasleak bi urteko geletara jaitsi dira KULUNKAN egitasmoaren baitan

2024/02/26

KULUNKAN egitasmoa hasi dugu. Urtero, bi urteko geletan lantzen dugun egitasmoa da eta gure komunitateko familien hizkuntza ohituretan eragiteko asmoa duen ekimena da. Batetik, astero, familiei erronkak proposatzen dizkiegu, familiaren euskara mailaren araberakoak. Gainera, eskulanak egiten ditugu elkarrekin eta euskaraz jolasten dugu. Bideo Honetan egitasmoaren informazio gehiago:

DBH1eko gure ikasleek Txikipediarako 40 artikulu sortu dituzte

2024/02/21

Azken hilabetean DBH 1eko ikasleak jo eta su aritu dira Txikipedia elikatzen. Zirimola aisialdi elkarteko Igor Elortzak lagunduta, gela bakoitzean bina saio egin dituzte eta berrogei artikulu berri igo dituzte, zortzi eta hamahiru urte arteko umeentzako sortutako euskarazko entziklopedia digitalera.

Lau urtekoek akelarrea egin dute eta ederki pasa dute

2024/02/19

Lau urtekoek Akelarrea egin dute gelan, sorginez mozorrotu eta edabe magikoak prestatu dituzte, goxo-goxoak. Hemen, San Pedroko ikastolan jasotako argazki batzuk.

DBH1 eta LH1; handienak txikienen irakasle

2024/02/16

Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek bisita atsegina jaso dute, DBH1eko ikasleak goiko eraikinetik Lezora jaitsi eta gelan sartu zaizkie. Handienak txikienen irakasle izan dira tarte batez. DBHkoek Lehen Gizakien inguruko Lapbook-ak prestatu dituzte eta LHkoei erakusten eta azalpenak ematen aritu dira. Esperientzia polita izan da guztientzako. 

Inauteriak argazkitan bildu ditugu zenbait Irudi Bildumetan

2024/02/14

Inauteriak argazkitan bildu ditugu zenbait Irudi Bildumetan.

Ikusi hemen:

Trastamintxo Ipuin, olerki eta marrazki lehiaketako sari-banaketa

LHko ikasleen emanaldia

0-1 urte, Lezoko ikastolan

HH, Lezoko ikastola

Trastamintxo Lehiaketako finalista eta irabazleak

2024/02/09

Goizean goiz, 2024ko Trastamintxo ipuin, olerki eta marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu Lizeoko jangelan. Urduritasuna eta poza nabari ziren aretoan, eta irabazleak eta finalistak txalo zaparrada artean igo dira oholtzara. Ekitaldia DBHko Euskara Taldeko ikasleek antolatu dute, oso fin.

Hauek izan dira 2024ko Trastamintxo Lehiaketako finalista eta irabazleak.

Zorionak bai zuei eta parte hartu duzuen guztioi!

Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk

Eguraldia dela eta, ostiraleko Lezoko inauteriak Saldise plazan ospatuko ditugu

2024/02/08

Eguneko antolaketa bere horretan mantenduko da eta emanaldiaren ordutegia ere, aurreikusitako orduan izango da, 11:15etan.

Bihar elkar ikusiko dugulakoan,

GORA INAUTERIAK!!!

Orriak

-era harpidetu