Ekhi Aizkorreta Oinak Buruan idatzizko bertso eskolartekoan garaile

Ekhi Aizkorretak irabazi du eskualdeko "Oinak buruan" idatzizko eskolarteko bertso txapelketa, LH3-LH4 mailan. Pasa den ostiralean ospatu zen eskualdeko txapelketa Orereta ikastolan eta han jaso zuen saria LH5eko gure ikasleak. Lizeoko bertso eskolako sei partaideak aritu ziren txapelketan, Ander Lizarralde irakasleak lagunduta. 

Oinak buruan Ikastolen Elkarteak, Bertsozale Elkarteak lagunduta, urtero antolatzen duen txapelketa da. Eskualdeka jokatzen da hiru kategoriatan, hamalau urtera arte: LH3-LH4 maila, LH5-LH6 maila eta DBH maila.

Zorionak Ekhi!!!