Udal Zerbitzuetako langileen lana ezagutzeko saioak, eskubidean programaren baitan

2019/05/17

Eskubidean programari jarraiki, haur eta gazteen parte hartzea bultzatzeko garatze ari garen egitasmo honek helburu argia du: haur eta gazteak beraien herriko bizitzan agente aktibo bilakatzea. Beraiei dagozkien erabakietan, beraien hitza emateko aukera izatea eta dagokionak hitz hau entzuten ikastea.

Lagun handi hori: liburua

2019/05/17

Maiatzaren 3an hainbat ekintza egin ziren Lehen Hezkuntzan, Liburuaren Egunaren altzoan. LH 1. eta 2. mailetako umeek, adibidez, beren gustuko liburuak ekarri eta ikastolan irakurtzeko utzi zituzten.

LHko 3. eta 4. mailetan, berriz, ikasleek beraiek irakurritako liburu bat ekarri zuten opari paperean bilduta. Liburutegian elkartu eta beste batek ekarritako liburu bana hartu zuten. Ikasleek ederki erantzun zuten: borondatezko ekintza izanik, 100 umek baino gehiagok parte hartu zuten.

DBH 1eko ikasleak Ramon Olasagasti idazlearekin

2019/05/14

Pasa den maiatzaren 8an, Ramon Olasagasti idazlearen bisita jaso zuten DBHko lehen mailako ikasleek, Lizeoko liburutegian. Izan ere, bere Saiolako errotaria eleberriaren irakurketa eta lanketa egin dute ikasturtean zehar. Beraz, saiora galderak prestatuta joan zitzaizkion ikasleak, eta nobelaren nondik norakoak miatu ahal izan zituzten. Baina, horrez gain, inspirazioaz ere hitz egin zien Olasagastik, eta sormenaz, sortze prozesuez… Gustura aritu ziren, bai, idazlea nahiz ikasleak.   

LH 6ko ikasleak Josevisky marrazkilariarekin

2019/05/13

Joan den maiatzaren 6an, Joseba Larretxe Josevisky marrazkilariarekin solasaldian aritzeko parada izan zuten LHko 6. mailako ikasleek, Donibaneko Ubera liburutegian, horretarako, Pasaiako Udalak sustatzen duen irakurzaletasuna sustatzeko programa baliatuz.

Korrikaren baitan, kafe-tertulia eta umore saioa Barry Manleyrekin

2019/04/09

Korrikaren testuinguruan, eta azken urteetako ohiturari jarraiki, kafe-tertulia interesgarria antolatu dugu ostegun honetarako, hilak 11, 17:30ean Lizeoko eraikin nagusian. Euskalduntze prozesuan ari diren ikastolako gurasoei gure esker ona adierazi nahi diegu modu horretara, eta euskararen alde ari diren ahaleginari balioa eman.

PLAZERAREN HEGOAK. Liburuaren Eguna 2019.

2019/03/29

Dakizuen bezala, Liburuaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 23a. Horren harira, eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin, kanpainatxo bat garatuko dugu datozen asteetan: gaur hasi eta Aste Santuko oporrak bitarte, liburu gomendio bana egingo digu Lizeoko ikasle batek. Bideo laburrak izango dira, booktrailer gisa ezagunak, eta gure ikastolaren webgunean nahiz Facebook soslaian argitaratuz joango garenak.

 

15. gomendioa (eta azkena) UDANE IDIGORAS ikaslearen eskutik

Gurasoak gurean

2019/03/06

Pasaden ostegunean Asier Altuna izan genuen ikastolan bere lan eta lanbideaz argibideak emateko. Ingurunean, gure gorputza eta sexualitatea lantzen aritu gara eta honen arira berak egindako laburmetraia erakutsi zigun. Laburmetraiaren protagonistetako bat Maia ikaslea da eta, ederra izan da gure gelakidea pantaila handian ikustea. Beste lan batzu ere erakutsi zizkigun eta, filme bat egiteko prozesuaren berri eman. Benetan, bisita polita bezain interesgarria. Mila esker Asier!

LHkoen emanaldia Lezon

2019/03/01

Gaurko LHko Lezoko emanaldia 11etan Gurutze Santuaren Plazan izango da (Udaletxean).

Teknologia berrien eta sare sozialen arriskuak

2019/02/15

Etxe gehienetakoa den kezka gurea egiten dugu ikastolan. Gure seme-alabentzat, eta guretzat ere bai, teknologia berriak eta sare sozialak eguneroko ogi dira eta askotan dituzten arriskuen jabe izan gabe, nolanahi erabiltzen ditugu.

Azken hilabeteetan, LH 5 eta DBH2ko eta Lizeoko irakasleok sare sozialen arriskuen inguruko formazioa jaso dugu eta gaiaren garrantzia eta interesa ikusirik, familientzat ere, bi hitzaldi antolatu ditugu.

Itsas hondakinak murriztea helburu

2019/02/01

Lizeoko DBH 3ko ikasleak Itsas hondakinen erronka proiektuan parte hartzen ari dira estreinakoz ikasturte honetan, EkoFish egitasmoaren baitan.

Orriak

-era harpidetu