Korrikaren baitan, kafe-tertulia eta umore saioa Barry Manleyrekin

Korrikaren testuinguruan, eta azken urteetako ohiturari jarraiki, kafe-tertulia interesgarria antolatu dugu ostegun honetarako, hilak 11, 17:30ean Lizeoko eraikin nagusian. Euskalduntze prozesuan ari diren ikastolako gurasoei gure esker ona adierazi nahi diegu modu horretara, eta euskararen alde ari diren ahaleginari balioa eman.

Horretarako, gonbidatu berezia izango dugu gure artean: BARRY MANLEY umoregile irlandarra. Euskaldunberria da Manley eta, saioaren lehen zatian, kafea eta pastak lagun, bere euskalduntze prozesuaz mintzatuko zaigu: noiz eta zergatik erabaki zuen euskara ikastea, prozesu horretan bizitako esperientziak… Bigarren zatian, berriz, umorezko bakarrizketa saioa eskainiko digu.

Horiek horrela, aurten pauso bat gehiago eman eta guraso orori zabaldu nahi diogu kafe-tertuliarako deialdia: euskararen aldeko klika egin duten gurasoak babesteaz gain, euskaraz ondo pasatzeko eta barre egiteko aukera izan dezaten.

Beraz, animatu eta zatoz une goxo batez gozatzera. Zain izango gaituzu(e).