Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Gurasoak gurean

Pasaden ostegunean Asier Altuna izan genuen ikastolan bere lan eta lanbideaz argibideak emateko. Ingurunean, gure gorputza eta sexualitatea lantzen aritu gara eta honen arira berak egindako laburmetraia erakutsi zigun. Laburmetraiaren protagonistetako bat Maia ikaslea da eta, ederra izan da gure gelakidea pantaila handian ikustea. Beste lan batzu ere erakutsi zizkigun eta, filme bat egiteko prozesuaren berri eman. Benetan, bisita polita bezain interesgarria. Mila esker Asier!