GAU BELTZA OSPATU DUGU LIZEOAN

2022/11/02

Ikusi al duzue seigarren mailakoek antolatu duten GAU BELTZA? Lizeoan, herri eta barrutietan bezala, Gau Beltzaren tradizioa berreskuratze lanetan ari gara. Bideo honetan seigarren mailakoek Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailetakoen aurrean egindako antzerki beldurgarria ikus dezakezue.

GEHITU ZURE TANTA!

2022/10/27

Bideo bat prestatu dugu Lizeoko batzorde desberdinetan parte-hartzen ari diren lagunetako batzuen hitzak jasoz. Lizeoa denon artean eraikitzeko gonbita egin digute Garik, Iraitzek, Edurnek eta Ibonek. Aukera eta modu asko dago Lizeoari bultzada emateko. Interesik bazenu, eman izena galdetegi HONETAN.

GAU BELTZAREN ATARIAN, EDURNE MITXEOREN BISITA

2022/10/27

LH 3koek eta LH6koek Edurne Mitxeorekin tarte batean egoteko aukera izan dute. Batez ere Gau Beltzaz aritu zaie, duela urtebete gaiaren inguruan idatzitako ipuina aitzaki hartuta. Hemen informazio gehiago. Heriotza, natura, sorginak, sendabelarrak, usainak,... gai askotaz aritu dira hizketan Mitxeoren konpainian.

 

XALTOREKIN DANTZAN ETA JOLASEAN [BIDEOA]

2022/10/27

Lezoko ikastolara bisita egin du Xalto pailazoak. Herriko pailazoa, berau. Ikusi bideo honetan zein ondo pasa duten 3, 4 eta 5 urteko lagunek.

ERRIGORAKO SASKIAK NAFARROATIK ZUEN ETXEETARA

2022/10/25

Ikasturte honetan ere, martxan da ERRIGORA ekimena saski salmentarekin hasita. Jakingo duzuenez, auzolanean oinarritzen den ekimen honek bi helburu nagusi ditu:

Lehena, Nafarroako Erriberako propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarri, eta horrela bertako nekazaritza indartu. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak.

TXOKOLATEZKO ELKARTASUNA HENDAIAKO IKASTOLAREKIN

2022/10/25

Hendaiako ikastolako gurasoek, aurten ere, txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Zurea nahi baduzu BETE FORMULARIO HAU urriaren 28a baino lehen eta etxera eramango dizugu zure seme-alabaren bitartez. Egutegi bakoitzaren prezioa: 10 euro

IPUIN-KONTAKETAK PASAIAKO LIBURUTEGIETAN

2022/10/20

Urriaren 24an liburutegien eguna ospatzeko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte Pasaiako liburutegiek. Aurten Xabier Terrones kontalaria izango dugu gurean eta MALETA MAGIKO batean hainbat abentura ekarriko dizkigu 4 eta 8 urte arteko neska-mutil guztientzat. Saio guztiak 17:30ean izango dira. Anima zaitezte!

- Urriaren 20an (osteguna) Antxoko liburutegian

- Urriaren 21ean (ostirala) Trintxerpeko Alkateordetzan

- Urriaren 25ean (asteartea) Donibaneko Topagune Gelan

MINTZALAGUN ETA GURASOLAGUN IZATEKO DEIA

2022/10/11

BOKALEk (Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea) Mintzalagun edo Gurasolagun izateko deia egin du. 688647159 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri edo pasaia_mintza@aek.eus helbidera mezu bat idatzi dezakezue. HEMEN informazio gehiago topatuko duzue.

ALKATEA BISITAN IZAN DUGU LEZOKO IKASTOLAN

2022/10/06

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, ikastolan egindako obrak ikustera gonbidatu dugu. Nekane Artola Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak egin dio harrera, Edurne Urkiola zuzendariak  lagunduta. Hain zuzen ere, Lezoko Udalaren diru laguntza jaso dugu jolas eremuaren estalkia, egurrezko jolasak eta berdegune berria eraikitzeko. Egindako inbertsioa guztira, 440.000€ ingurukoa izan da, eta Lezoko Udalak, 100.000€ bideratu ditu azpiegitura hau egitera.

“HERRIAN XALTOKA” EKIMENAREKIN BAT EGIN DUGU

2022/10/06

Lezoko kultura, euskara, jendea eta ondarea ezagutarazteko proiektua jarri du martxan Lezoko Xalto pailazo ezagunak: HERRIAN XALTOKA. Pasaia-Lezo Lizeoak dituen oinarriekin bete-betean bat egiten duen proiektua izanik egitasmo interesgarri honekin bat egin dugu.

Orriak

-era harpidetu