MINTZALAGUN ETA GURASOLAGUN IZATEKO DEIA

BOKALEk (Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea) Mintzalagun edo Gurasolagun izateko deia egin du. 688647159 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri edo pasaia_mintza@aek.eus helbidera mezu bat idatzi dezakezue. HEMEN informazio gehiago topatuko duzue.

Hauxe Pasaiako euskaltegiek egin diguten gonbidapena: Mintzalagun egitasmoa oso ezaguna da, bertan euskara ondo dakien pertsona baten laguntzaz taldetxo bat elkartzen da astean behin lasai-lasai hitz egiteko. Hain ezaguna ez bada ere, GURASOLAGUN taldeak ere elkartzen ditugu. Gurasolagun taldeak ere astean behin elkartzen dira. Adosten duzuen tokian gera zaitezkete: umeak ikastetxean dauden bitartean, eskola eta gero herriko plazan, txango bat egiteko... Bi aukera daude: mintzalagun izatea (euskara ongi dakiena); mintzakide (bere euskara hobetu nahi duena).