ZUEN SEME-ALABEK KASKETA BAT IZAN AL DUTE INOIZ?

2022/02/01

Bada, egoera horri buelta emateko ez daukagu mirari errezetarik, baina laguntzeko prest gaude. Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuko lan-taldeak bideo bat ekoiztu du “kasketen” gaia lantzeko. Nadia Shireen idazlearen “Barbarak kasketa bat dauka” ipuina oinarritzat hartu dugu.

 

NOLA EGIN TRAPUJALE JANTZIA?

2022/01/25

Urrun dagoela dirudien arren inauteria ate joka ari zaigu. Otsailaren 25ean ospatuko dugu Lizeoan. Trapujale jantzia egin edo berritzeko beharra baduzue hemen zenbait argibide. Hasi koloretako oihalak biltzen!

TANBORRADA ERAIKIN NAGUSIAN [BIDEOA]

2022/01/24

Ikusi San Sebastian bezperan Lizeoko eraikin nagusian ikasleek egindako emanaldien bideoak:

 

LH3

LH4

BILERA BERRIAK EUSKARAREN PLANA OSATZEKO

2022/01/24

Datozen hamar urtetarako Pasaiako euskaren plan estrategikoa osatzeko Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak lanean jarraitzen du. Aste honetarako eta datorren asterako bilera berriak deitu ditu Pasaiako barrutietan. San Pedron pasa den astean egin zuten.

SUSTANTZIA ADIKTIBOEZ ARITU DIRA DBH-KOAK

2022/01/21

AGIPAD elkarteko Lukene Lizaso DBHko gure ikasleekin aritu da sustantzia adiktiboen inguruan dituzten kezkaz argitzeko asmoz. Irudian Lizasok egindako saioetako bat ikus daiteke. Ikasleak gaiaren inguruan egindako galderak erantzuten aritu da Lizaso, gelaz gela.

AGIPAD eta Lizeoaren arteko elkarlana aspaldikoa da, adikzioen prebentzioa lantzen duen elkarte honek urtero egiten baitu bisita gure geletara, Orientazio Departamentuak gonbidatuta.

TANBORRADA: LH1 ETA LH2 [BIDEOA]

2022/01/20

LH1eko eta LH2ko ikasleek arratsaldean egin dute San Sebastian eguneko tanborrada.

Ikusi bideo bat hemen:

DANBORRADAKO IRUDI BILDUMAK

2022/01/20

San Sebastian eguneko danborradan jaso ditugun argazkiekin Irudi bilduma batzuk osatu ditugu. Hemen dituzue ikusgai:

San Pedro eta Trintxerpeko Ikastola

Donibaneko Ikastola

Lezoko Ikastola

Antxoko Ikastola

LH1 eta LH2

DENA PREST DANBORRADARAKO

2022/01/18

Entseguak egiten ari gara azken egun hauetan. Dena prest dugu egun handirako. Argazkietan Antxoko HHko ikasleak.

KILOMETROETAKO ARROPA SALGAI

2022/01/17

Anoetako Uzturpe Ikastolak aurtengorako prestatu dituen Kilometroetako arropak eta osagaiak ikusi eta erosi nahi dituzue? Hemen duzue aukera.

Dendara sartzeko egin klik hemen

Ikusi Bideoa: 

COVID KASUEN KUDEAKETA

2022/01/14

Hemen duzue betebeharreko galdetegiaren esteka

Orriak

-era harpidetu