MARKEL AMAT MEDITERRANEOKO TXAPELDUN ESGRIMAN

2023/02/15

Pasa den asteburuan DBH 3ko gure ikasle Markel Amat Baztarrikak garaipen handia lortu zuen Zagreb-en (Kroazia) jokatu zen Mediterraneoko esgrima txapelketan. Urrezko domina lortu zuen sable estiloan, 15 urte artekoen kategorian.

Etxera itzultzean, zain zituen San Pedroko bere lagunak eta “rotondan” omenaldi txiki bat eskaini zioten.

Zorionak Markel!

LARUNBATGORRI KALEJIRA HERRIKOIA, LEZON

2023/02/14

Aurtengo Inauterietan Lezoko ikastolako guraso taldeak kalejira herrikoia antolatu du Lezoko Herri Eskolakoekin batera.
Larunbatean 17:00etan Lezoko Lopene auzotik abiatuko da. Lezoko Txirbilla Aisialdi taldeak girotutako karroza batekin herrian zehar buelta bat eman eta Gurutze Santuaren plazan amaituko da txokolatada batekin. Larunbatgorri izanik, gai librea izan arren eta bakoitzak nahi duenaz mozorratzeko aukera izango duen arren, osagarri gorri bat eramatea eskatzen dute.

BIDEO JOKOETAN EUSKARAZ ARITZEKO SAIOEN IZEN-EMATEA

2023/02/14

GAME ERAUNTSIA elkartearekin, Pasaiako Udalaren babesean, eta Pasaiako gainontzeko ikastetxeak alboan ditugula bideo-jokoetan euskaraz jolasteko aukera izango dute LH5etik DBH2rako adin tarteko gure ikasleek. GAMER GELAK izeneko ekimena da hauxe. Datorren larunbatean, otsailak 18, ordu eta erdiko iraupena izango duen lehen saioa izango da. Antxon, otsailaren 25ean eta San Pedron martxoaren 11n izango dira hurrengo zitak. Donibanen, jada, egin zen saio bat pasa den azaroan.

KILOMETROAK JAIAREN URTE OSOKO EGITARAUA AURKEZTU DUTE

2023/02/06

Urriaren 1ean ospatuko da Kilometroak 2023 jaialdi handia "erriola" lelopean. Errenteria-Oreretan izango da, Orereta ikastolak antolatuta. Hala ere, eredu berriari jarraiki, urte osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira eta horiek aurkeztu dituzte jada. Hemen dituzue aurkeztu dituzten mugarrietako batzuk:

Otsailaren 20tik 24ra, Egunkariatik Berriara, 20 urte, ekimen sorta egingo dute Euskaldunon Egunkariaren itxiera gogoan.

HIRUGARREN URTEZ "HIK DANTZA SENTITU" EKIMENEAN PARTAIDE

2023/02/06

DBH 4. mailako ikasleek dantza modu praktiko batean ezagutzeko aukera izan dute Haatik Dantza Konpainiako Amaiur Luluagak eta Jon Arsuagak gidatuta. Gela bakoitzak goiz bana pasa du Juanba Berasategi aretoan dantzaren inguruko lehen pausoak ikasten eta koreografia bat sortzen. Aurtengoa izan da "Hik dantza sentitu" ekimenaren hirugarren edizioa eta arrakastatsu ari dela gertatzen ezin da ukatu. Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleak dantzaren oinarrizko alderdiak lantzen aritu dira, pozik.

 

42 PANPINA JOSI DITU GURE IRAKASLE LORENA FERNANDEZEK

2023/02/06

Lorena Fernandez: "Koloretako munstroa oso ipuin erabilgarria da eta etxeetan irakurtzera animatu nahi zaituztet"

Lorena Fernandez (San Pedroko ikastolako irakaslea) koloretako 42 panpina josten aritu da urtebetez, eta jada gure ikastoletan daude, umeen gozagarri. Koloretako munstroa aski ezaguna da bi eta sei urte arteko gure ikasleentzako eta horiexek josten aritu da, hain zuzen ere. Sentimenduak ordenatzen laguntzeko Anna Llenasek sortutako ipuinaren pertsonaia dugu munstro berezi hori

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO FORMAKUNTZA TRANSEXUALITATEAZ

2023/02/06

Etengabeko formakuntzari jarraituz, Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak formazio bat antolatu berri du Haur Hezkuntzako irakasleentzako. NAIZEN elkarteko (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) Bea Sever, sexologoa eta elkarteko bozeramailea, gonbidatu dugu eta bi egunez Lizeoan izan da.

URMAELA ERAIKITZEN ARITU GARA, AUZOLANEAN [BIDEOA]

2023/01/30

Hezegunetik hezigunera

SAN SEBASTIAN EGUNA IRUDITAN

2023/01/23

Ospatu berri dugun San Sebastian eguneko argazkiak bildu ditugu. Ikusi hemen sortu ditugun irudi bildumak.

HAUR HEZKUNTZA. DONIBANE

HAUR HEZKUNTZA. SAN PEDRO

HAUR HEZKUNTZA. ANTXO

HAUR HEZKUNTZA+LH1-LEH2. LEZO

LH3-LH4-LH5-LH6. ERAIKIN NAGUSIA

ANFIBIOENTZAKO BIZILEKU BAT ERAIKITZEKO AUZOLANA

2023/01/19

Lizeoko terrenoetan Urmaela eraikitzen hasi gara, Gaztelekuren sarreran, hain zuzen ere. Proiektu honen hastapenean hiru helburu ditugu buruan: heziketarako tresna berri bat sortzea, Lizeoko jolas ereduetan alternatiba berriak eskaintzea, eta hirugarrena, mehatxatutako habitata berreskuratzeko pausoak ematea. Hezegunetik hezigunera izena jarri diogu proiektu interesgarri honi.

Orriak

-era harpidetu