JON MUÑIZ, EGUBERRIKO POSTALAREN EGILEAREKIN HIZKETAN

2022/12/13

Urtero Eguberriko postala diseinatzearen ardura gure komunitateko kide desberdin bati enkargatzea da gure asmoa. Aurten, jada zuen etxeetan dagoena, Jon Muñiz Elola sanpedrotarrak egin du. Harekin egon gara tarte batean egin duen diseinuaren inguruan hizketan.

 

Hasteko, Jon, Lizeoko ikasle ohia eta gaur egun guraso zara. aurkeztu zure burua pixka bat.

LURRIKARA BATEK LIZEOA BIRRINDU DU. ETA ORAIN ZER?

2022/12/13

DBH 4ko gure ikasle Irati Garcia Iriondoren artikulu bat argitaratu du HIK HASI aldizkariak "atzeko atetik" atalean. Atal horretan, hain zuzen ere, ikasleen kolaborazioak argitaratzen dituzte, hezkuntza alorrean haien ikuspegia ezagutzeko asmoarekin.

Hik Hasikoek Iratiri jarri zioten gaia hauxe izan zen: Lurrikara batek ikastola birrindu du eta orain berri egin behar da. Nolakoa egingo zenuke?

URTEKO BATZARRA, HILAREN 14-AN, GOIKO ERAIKINEKO LIBURUTEGIAN

2022/12/05

Abenduaren 14an egingo du Lizeoak Urteko Batzarra, aurten berriz ere, Lizeoko goiko eraikineko liburutegian. Batzarra 18:00etan hasiko da eta komunitateko kide guztiak gonbidatuta zaudete. Lizeora joateko autobus zerbitzua egongo da ( 17:30etatik aurrera, San Pedro izango da lehenengo parada) eta baita itzulpen zerbitzua ere euskaraz ongi moldatzen ez direnentzako.

Txostena irakurri nahi izanez gero hemen deskargatu daiteke

800.000 EURO BANATUKO DITU ELKARTASUN KUTXAK

2022/12/05

Ikastolok, elkartasun kutxaren bitartez, erabaki dugu datorren urtean zein zortzi proiektu lagundu. 800.000 euro naziotasuna, hezkuntza eta euskara sendotzeko.

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU! ARGAZKIAK ETA BIDEOAK HEMEN

2022/12/05

Maila guztietan eta eraikin guztietan abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunari keinu egin diogu. Argazki galeriak batzuk eta bideo batzuk bildu ditugu zuentzako. Ikusi hemen.

 

Lezoko pasilloak atontzen

Lezoko ikastolan, karaokea

Argitxoren urtebetetzea Donibanen

Argitxoren urtebetetzea San Pedron

SUSTRAI COLINA ETA ALAIA MARTIN BERTSOTAN

2022/12/05

DBHko bigarren zikloko eta Batxillergoko ikasle euskaldunenak sari polita jaso dute. Hain zuzen ere, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatu diren bi bertsolari kantari aritu zaizkie: Alaia Martin eta Sustrai Colina. Bideo honetan pasarte bat ikusi eta entzun dezakezue. Sariak izan du segida, hamaiketakorako Lapurdiko Pizza jan dute ikasleek.

MENDUKILOKO KOBAZULOAN, LURRA BARRUTIK EZAGUTZEN

2022/11/29

Lehen Hezkuntzako 6. mailan EKI proiektuko INGURUNE arloan, lehen hiruhilekoan Lurra etengabe aldatzen ari dela ikasi dugu. Aldaketa horietako batzuk eragile geologikoen (lurrikarak, sumendiak, itsasoa…) ondorioa izaten dira, baina beste batzuk gizakiok eragiten ditugu. Guk sortutako aldaketen ondorioak: Lurra kutsatzea, beroketa efektua sortzea, espezieak desagertzea… izan dira. Sortutako kalteak konpontzeko proposamenak egiten ere jardun gara.

LH3-KOAK AINTZINAKO EGIPTORI KANTARI

2022/11/28

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Afrikara bidaiatu dute inguruneko azkeneko unitatean, Egiptora hain zuzen ere. Aintzinako Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaiaren inguruan garatu zela ikasi dute eta uda garaian ematen ziren uholdeak nekazaritzarako oso onuragarriak zirela. Hori guztia hobeto ulertzeko maketak eraiki dituzte plastikan eta xadufa zoragarriak eraiki dituzte etxean. Primeran pasatu dute ikasleek faraoi, piramide, obelisko eta tenpluen artean bidaiatzen.

LH2-KOAK INGELESEZKO "SNOWBALL" ANTZEZLANEAN

2022/11/28

Ikusi bideo honetan zein ondo pasa dute LH2ko ikasleek "Snowball" ingelesezko antzerki obra ikusten. Ekimen honen helburua ikasleak ingelesera gerturatzea eta hizkuntzarekin gozatzea da.

TITIRIJAI TXOTXONGILO JAIALDIAN IZAN GARA

2022/11/28

Pasa den aste osoan zehar Titiirijai Nazioarteko 28. Txotxongilo Jaialdiaz gozatu genuen Juanba Berasategi aretoan, Pasaiako Udalaren ekimenari esker. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik hasi eta seigarren maila arte, ikasleek ikuskizun bana ikusteko aukera izan dute, astelehenetik ostiralera.

 

Hauek dira ikusi ditugun ikuskizunak:

2. maila

Konpainia: MICHELE CAFFAGI (ITALIA)

Ikuskizuna: “CONTRAVENTO”

 

3. maila

Orriak

-era harpidetu