URTEKO BATZARRA, HILAREN 14-AN, GOIKO ERAIKINEKO LIBURUTEGIAN

Abenduaren 14an egingo du Lizeoak Urteko Batzarra, aurten berriz ere, Lizeoko goiko eraikineko liburutegian. Batzarra 18:00etan hasiko da eta komunitateko kide guztiak gonbidatuta zaudete. Lizeora joateko autobus zerbitzua egongo da ( 17:30etatik aurrera, San Pedro izango da lehenengo parada) eta baita itzulpen zerbitzua ere euskaraz ongi moldatzen ez direnentzako.

Txostena irakurri nahi izanez gero hemen deskargatu daiteke

Gai ordena ondokoa da:

- Agurra

- 2021-2022 ikasturteko balantzea

- Hezkuntza Lege berriaren testuingurua

- 2022-2023 ikasturterako aurreikuspena

- Organoen berritzea

- Komunitatearen ahotan