ONDO PASA HERBEHEREETAN!

2018/01/26

Bai. Iritsi da eguna. Eguraldi grisa gurean, baina kirioak dantzan eta irri zabala haien bisaietan. Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako...

LH3k 2 urteko gelak bisitatu ditu Kulunkan proeiktuarekin

2018/01/18

3 mailako ikasleak, beren barrutietako txikiei bisita egitera joan dira Kulunkan proektuaren barruan. Ikasleak barrutika banaturik, Donibane, Lezo, Antxo edota San Pedroko bi urteko geletara joan gara bertako haurrekin lehen harremana egitera. Oparitxoa txikiak eraman dizkiegu eta euskaraz harremandu eta jolasteko lehen urratsak eman ditugu. Ondoren hamaiketakoa ere egin dugu elkarrekin. Primeran ibili gara eta ia aurrerantzean ere, herrian elkar ikusitakoan euskaraz eraiki dugun harreman horri eusten diogun. 

LIZEOARI AITORTZA PASAIAKO KIROL GALAN

2018/01/18

Pasaiako Udalak aipamen berezia egin zion Lizeoari azkeneko 25 urte hauetan Eskola Kirolaren bitartez kirola sustatzeko egindako lanagatik.

Batxilergoko 2. maila: OIASSO MUSEOARI BISITA

2018/01/16

Iragan ostiralean, hilak 12, Batxilergoko 2. Mailan Artearen Historia irakasgaia ikasten duten ikasleak Irunen izan ziren, irakasle baten laguntzarekin.

LH 6: EKIko 1.hiruhilabeteko proiektuaren amaiera

2017/12/21

EKIko hiruhilabeteko proiektua amaitu berri dugu.

Urteko Batzarra 2017

2017/12/04

Berriro ere iritsi da urte amaiera eta horrekin  batera ikasturte osoko balantzea egiteko tenorea. Horretaz gain, ikasturte honetarako ditugun helburuak ere zuekin kontrastatu nahi ditugu.

EUSKARAREN ALDEKO ALDARRIA KALERA ATERA DUGU!

2017/12/01

Igande honetan Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Lizeoak euskararen aldeko aldarria atera du kalera. Izan ere, LHko eta DBH 1. zikloko gure ikasleen ordezkaritza zabala Pasaiako eta Lezoko kaleetan barrena ibili zen atzo, asteazkena 29, euskararen aldeko txartel bat jartzen herriko komertzioetan. Gure ikasleek propio egindako txartel bat da: leloa, LH-5eko ikasle batek asmaturikoa; marrazkia, berriz, Batxilergoko ikasle batek egina.

BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK, MADRILEN

2017/11/28

Batxilergoko bigarren mailako ikasleek hiru egun eman zituzten iragan astean Madrilen, lau irakasleren laguntzarekin. Erret Jauregia, Reina Sofia eta Prado museoak bisitatu zituzten, besteak beste. Eta itzuleran Segovia ere ezagutzeko aukera izan zuten.
Primerako egunak izan ziren, eta, zalantzarik gabe, bidaia gogoangarria, ikasturte honetan ikastolari agur esango dioten ikasle hauentzat.

Honatx bidaia laburtzen duen bideotxoa. Gozatu!

EUSKARAREN HERRIA, MUNDUKO HARRIBITXIA!

2017/11/27

Aste honetan izango da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna; eta, ohi bezala, eguna gogoz eta gogor ospatzera animatu nahi zaituztegu.

GARRAIO OHARRA

2017/11/24

Duela bi aste hasi ziren Lezo eta Pasai Donibane arteko bidegorria eraikitzeko obrak. Honek gure ikasleen garraioan eragin du eta atzerapenak sortzen ari dira. Hori dela eta, DBH eta Batxilergoko ikasleen goizeko autobusen ordutegia 5 minutu aurreratzea erabaki da datorren astelehenetik aurrera, hilak 27. Gainontzeko ordutegi guztiak berdin mantenduko dira. Barka eragozpenak.

Orriak

-era harpidetu