Eskola trukeko ikasleei harrera egin diegu Loiuko aireportuan

2024/03/07

Eskola trukean parte hartzen ari diren Roerdmond-eko BC Broekhin ikastetxeko ikasleei harrera egin diegu Loiuko aireportuan. Arratsaldeko lehen orduan iritsi dira Euskal Herrira eta Pasaiako Badiara bidea hartu dugu, elkarrekin. Herbeheretarrek harrerako familiak ezagutzen emango dute gaurko eguna.

Bizkarsoro filma ikusiko dugu Juanba Berasategin eta Gezalan

2024/03/06

Hilaren 11n, goizez, Pasaiako Juanba Berasategi aretoan eta apirilaren 25ean Lezoko Gezala auditoriumean, Bizkarsoro filma ikustera joango gara. Pasaiako proiekziora DBH4ko eta Batx 1eko ikasleak joango dira eta Lezokora DBH2koak. 

Bi kasuetan ikasleentzako proiekzioak goizez egingo dira eta egun berean, arratsaldez, herritarrei irekitako proiekzioak egingo dira.

Eskola trukeko herbeheretako ikasleak laster gurean

2024/03/05

Herbeheretarrak iristear dira. Ostegunetik, (martxoak 7) astebetez, (martxoak 14) eskola trukean parte hartzen ari diren Batxilergoko lehen mailako ikasleen etxeetan hartuko dute ostatu. Roerdmond-eko BC Broekhin ikastetxeko 20 ikasle eta bi irakasle Lizeoan gora eta behera ibiliko zaizkigu

Gure ikasleak urtarrilean izan ziren herbeheretan eta esperientzia aberasgarria izan zen haientzako. Gogoratu, han bizi izandakoa ikasleen blogean jasota dagoela.

Txirritxen gelakoek antzezlan ederra prestatu dute

2024/03/05

Bost urtekoek, Txirritxen gelakoek, zirku ikuskizuna antzeztu dute ikastolako gainontzeko ikasleen aurrean. 

Antxoko ikastolan irudi batzuk jaso ditugu, ikusi hemen:

Euskal Heriko periferiako ikastolei aitortza, igandean, Beskoitzen

2024/03/05

‘Non eta mugan’ ekitaldia, igandean Beskoitzen

Heldu den martxoaren 10ean, Euskal Herriko periferiako zortzi ikastola omenduko dituzte, Beskoitzen, Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan ospatuko den Non eta mugan ekitaldiarekin. Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari eta Bizkarsoro filmaren emanaldiarekin, besteak beste.

Ekhi Aizkorreta Oinak Buruan idatzizko bertso eskolartekoan garaile

2024/03/04

Ekhi Aizkorretak irabazi du eskualdeko "Oinak buruan" idatzizko eskolarteko bertso txapelketa, LH3-LH4 mailan. Pasa den ostiralean ospatu zen eskualdeko txapelketa Orereta ikastolan eta han jaso zuen saria LH5eko gure ikasleak. Lizeoko bertso eskolako sei partaideak aritu ziren txapelketan, Ander Lizarralde irakasleak lagunduta. 

Pasaian, Albaolan, aurkeztu dute ekainaren 22an egingo den Ikastolen VII. Batzarra

2024/02/27

Ikastolen Elkarteak, Pasaian aurkeztu du ekainaren 22an egingo den Ikastolen VII. Batzarra. Albaolan egin den ekitaldiak izan dira, besteak beste, Ikastolen Elkarteko eta gure ikastolako lehendakari Nekane Artola, Lizeoko zuzendari Edurne Urkiola eta baita gure ikastolako ikasleen ordezkaritza bat.

LH3ko ikasleak bi urteko geletara jaitsi dira KULUNKAN egitasmoaren baitan

2024/02/26

KULUNKAN egitasmoa hasi dugu. Urtero, bi urteko geletan lantzen dugun egitasmoa da eta gure komunitateko familien hizkuntza ohituretan eragiteko asmoa duen ekimena da. Batetik, astero, familiei erronkak proposatzen dizkiegu, familiaren euskara mailaren araberakoak. Gainera, eskulanak egiten ditugu elkarrekin eta euskaraz jolasten dugu. Bideo Honetan egitasmoaren informazio gehiago:

DBH1eko gure ikasleek Txikipediarako 40 artikulu sortu dituzte

2024/02/21

Azken hilabetean DBH 1eko ikasleak jo eta su aritu dira Txikipedia elikatzen. Zirimola aisialdi elkarteko Igor Elortzak lagunduta, gela bakoitzean bina saio egin dituzte eta berrogei artikulu berri igo dituzte, zortzi eta hamahiru urte arteko umeentzako sortutako euskarazko entziklopedia digitalera.

Lau urtekoek akelarrea egin dute eta ederki pasa dute

2024/02/19

Lau urtekoek Akelarrea egin dute gelan, sorginez mozorrotu eta edabe magikoak prestatu dituzte, goxo-goxoak. Hemen, San Pedroko ikastolan jasotako argazki batzuk.

Orriak

-era harpidetu