Ikastolako ateak herrigintzari zabalik

2017/03/02

Ikastolako ateak herrigintzari zabaltzeko erabakia aspaldi hartu zuen Lizeoak. Horren azken adibidea daukazue honakoa. Lizeoko ikasle ohiak dituen Haatik dantza konpainiaren azken proiektuko bideo zati bat Antxoko ikastolan grabatu zen iragan asteburuan. 

Bejondeizuela gizarteari egiten diozuen kultur ekarriagatik!

Lizeoko ikasleak, Herbeheretan

2017/01/27

Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako 22 ikasle eta bi irakasle Herbehereetara abiatu dira gaur, urtarrilak 26, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolaturiko Eskola Trukearen baitan.

Gure ikastolaren proiektu izarretakoa dugu Eskola Trukea. 13. aldia du ikasturte honetan, eta, ohi bezala, gure ikasleek ikaskide herbeheretarren etxeetan egokitu eta programa sakona burutzen dute, ekimen desberdinez osaturikoa: hala nola, eskolak ingelesez eman eta jaso, txangoak, irteerak, bisitak edota holandarren bizimodua ezagutzeko ekintzak.

Batxilergoko lehen mailako ikasleak, Unai Villena idazlearekin

2017/01/24

Batx-1eko ikasleek topaketa interesgarria bezain aberasgarria izan zuten Unai Villena idazlearekin iragan astean. Ikasleek ebaluazio honetan irakurri duten Hauts haietatik eleberriaren egile da Villena, eta gustu handiz erantzun zituen haien galderak Donibaneko liburutegian egindako solasaldian.

Matrikulazioa

2017/01/23

Zuen seme edo alabarentzat irakaskuntza aukera egin behar duzuen honetan, ikastola gertutik eta konfiantzaz ezagutzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.

Deitu lasai (943526850), eta zuekin harremanetan jarriko gara, aurrez aurre zuen galdera guztiak erantzuteko.

San Sebastian, 19ko danborraden ordutegia

2017/01/18

IKUSI ORDUTEGIAK HEMEN...

 

 

15:15 Lezo / Eraikin nagusia

15:30 Donibane

16:00 Antxo / San Pedro

Urteko batzarra: gehiengo osoz onartu dira iazko balantzea eta hurrengo gestio plana

2016/12/15

Atzo egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 162 bazkideren parte hartzearekin. Zuzendaritzak, lehenik, 2015-2016 ikasturteko balantzea aurkeztu zuen, xehatuta: aurreikusitako ildo nagusien betetze maila, emaitza pedagogikoak eta balantze ekonomikoa. Azken horretan, eta inbertsioen atalean zehazki, aurreikusitako bi obrak desbideraketarik gabe gauzatu direla azpimarratu zen: Donibaneko ikastolako teilatua eta aurrealdea berritu, batetik; eta eraikin nagusiko frontoiaren egitura eraberritu, bestetik. Azalpenen ondotik, bildutakoen % 98,15ek onartu zuen iragan ikasturteko balantzea.

Gabon kantak

2016/12/14

http://www.lizeoa.eus/gabonkantak

San Tomaseko hitzorduak herrietan

2016/12/13

Hona hemen aurten herrietan, ospatuko dugun San Tomaseko feriaren inguruko zehaztapenak:

ANTXON
Abenduaren 17an, larunbata

  • 11:45ean, irakasleekin eta gelaburuekin elkartuko dira
  • Oholtza aurrean
  • Baserritarrez jantzita
  • EMANALDIA 12:00etan

SAN PEDRON

Abenduaren 17an, larunbata

Pilartxori omenaldia

2016/12/05

Dunixi Ikastolaren 50. Urteurrenean,  ikastolari berari eta bertako lehen andereñoari omenaldia egin zien azaroaren 26ean Ondartxo abesbatzak.

Batxilergoko ikasleak Durangoko Azokan

2016/12/05

Euskara eta euskal kultura sustatzea da gure ikastolaren baloreetako bat. Horregatik, Batxilergoko 1go eta 2. mailako gure ikasleak Durangon izan ziren iragan ostiralean, goizean, Euskal Liburu eta Disko Azoka bisitatzen. Lizeoak estreinakoz antolaturiko ekimen hau ederki asko baliatu zuten ikasleek; gustura aritu ziren azokan, eta, horrez gain, Durango bera ezagutzeko aukera izan zuten. Errepikatzeko moduko txangoa, beraz. 

Orriak

-era harpidetu