GARRAIO OHARRA

2017/11/24

Duela bi aste hasi ziren Lezo eta Pasai Donibane arteko bidegorria eraikitzeko obrak. Honek gure ikasleen garraioan eragin du eta atzerapenak sortzen ari dira. Hori dela eta, DBH eta Batxilergoko ikasleen goizeko autobusen ordutegia 5 minutu aurreratzea erabaki da datorren astelehenetik aurrera, hilak 27. Gainontzeko ordutegi guztiak berdin mantenduko dira. Barka eragozpenak.

Prestatu Euskararen Eguneko dantza!

2017/11/10

Abenduaren 3an 12:00etan Antxoko Zumardian dugu hitzordua!

ZIENTZIA MUNDUA GERTUAGOTIK EZAGUTZEKO AUKERA BIKAINA

2017/11/08

Urtero bezala, ikasturteko lehen hiruhilekoan, eta Donostia International Phisic Centerrek antolatuta, erkide osoko ikastetxeak zientzialariekin solasean aritzeko topaketetan parte hartzera gonbidatua izan da gure ikastola.

Urriaren 30an izan zen topaketa, Donostiako Kutxaespazioan. Ikastetxe bakoitzetik Batxilergoko lau ikasle joan zitezkeen gehienez, eta Haizea Moreno, Ayla Studer, Nora Gondat eta Urtats Garcia izan ziren gure ordezkariak, ikastolan izena eman zutenen artean zozketa egin eta gero.

Zientzialariei dagokionez, hiru izan ziren gonbidatuak:

Eskola kirola egutegia 17-18

2017/11/06

‘HERRILANA’, EUSKARARI PUZKA KANPAINA MARTXAN

2017/10/27

‘HERRILANA’, EUSKARARI PUZKA KANPAINA MARTXAN

Abian da Errigora ekimena, ohi bezala, bi helburu nagusirekin: batetik,

Nafarroako erriberako propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jartzea eta, horrela, bertako nekazaritza indartzea; bestetik, Nafarroako eremu ez-euskalduneko euskalgintzari diru ekarpentxoa egitea.

Batx 2: ULIAKO TALAIA BIDEAN BARRENA

2017/10/27

Pasai San Pedrotik Donostiako Zurriola hondartzara doan Talaia bidea gure kostako mirari txiki bat da. Ez da Zumaiako flyscha edo Gaztelugatxe bezain ospetsua baina bere paisaia haiek bezain liluragarria da.

Urriaren 20an, hain justu, Batxilergo 2ko Geografiako ikasleek mendi buelta bat egin zuten aipatutako Talaia bidean barrena, irakasle batzuen laguntzarekin, Jaizkibeldik Igeldora doan hareharrizko monoklinala bertatik bertara ezagutze aldera.

BI ASTE MAGIKO LH 5EKO IKASLEENTZAT

2017/10/10

Ohiturari jarraiki, LH 5eko mailako ikasleek FIE edo ingeles murgilketa egiteko aukera izan dute ikasturte hasieran. Lehenengo astean goizez izan ziren saioak; lan eta lan aritu ziren ikasleak, zenbait ariketa eginez.

Bigarren astean, berriz, goiz eta arratsaldez izan ziren saioak. Goizetan ariketekin jarraitu eta arratsaldeak jolaserako hartu zituzten; piraten etxera ere joan ziren, bai eta eskulanak egin ere, eguraldi txarra zela medio.

Programari ginga polita jarri zitzaion amaieran, ikasleek egindako ospakizun magiko eta sorginduekin.  

ADIMEN EMOZIONALEKO SAIO TEMATIKOAK

2017/10/09

Euskarazko saioetan izen-ematea

Incripción en las sesiones de castellano

Nafarroa OInez Lesakan

2017/10/06

Joan den irailaren 24ean arrakasta handiz ospatu ziren KILOMETROAK Oñatin. Han izan ginen asko eta asko, ikastolen eta euskararen normalkuntzaren alde gure hondar alea jarriz. Datorren igandean, urriaren 15an, halaber, huts ezinezko beste zita bat dugu: NAFARROA OINEZ jaia, alegia. Lesakan izango da aurten, bikin batin! lelopean, bertako ikastolak antolatuta. Jaiaz gozatuz ikastolak aupatzera joateko gonbita zabaldu nahi dizuegu lerron bidez.

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK ZINEMALDIAZ GOZATZEN

2017/09/29

Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldian izan dira aste honetan. Urtero bezala, ederki asko gozatu dute zazpigarren artearekin. Honatx argazki batzuk.

Orriak

-era harpidetu