AURKITUTAKO ARROPA (ERAIKIN NAGUSIAN Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gora)

2018/12/13

Zure seme/alabak arroparen bat galdu badu,  datorren astean zehar pasa zaitezke LHko Irakasle Gelan dagoen ikustera. 21rako jaso gabe dagoena eman egingo dugu. Mila esker!

EUSKARAREN EGUNEKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

2018/12/06

Pozik gaude, oso pozik. Euskaraldiaren testuinguruan gure hezkuntza komunitatean antolaturiko argazki lehiaketak arrakasta handia izan du Izan ere, 300dik gora argazki jaso baititugu, gure aurreikuspen guztiak hautsiz.

Guretzat euskara 5. (eta azkena)

2018/12/06

MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi eta barka baten bat despistatu bazaigu. Segi bizi, segi prest!

Guretzat euskara 4

2018/12/05

Hona 4. Bihar azkena!

Guretzat euskara... 2. eta 3. bideoa

2018/11/30

Horrelako partaidetzarekin ez da erreza material guztia ateratzea! :) ... baina bagoaz pixkanaka.

Guretzat euskara... (1. bideoa)

2018/11/27

Hementxe Euskararen Egunaren harira zuen argazkiez osaturiko lehen bideoa. Izango dira gehiago. Mila esker!

Euskaraldia: Lizeoko 11koa prest!

2018/11/09

Herriz herri, auzoz auzo, ikastolaz ikastola hamaika 11ko Euskaraldirako prestatzen ari dira. Hona gurea!

Pasa gozamenaren aldera!

2018/11/09

Udalak euskaraz irakurtzeko zaletasuna zabaltzeko kanpaina abiatu du eta Lizeoko ikasle talde batek ekarpen ederra egin dio. Gozatu bideoa eta gozatu irakurketa!

Kanpainaren informazio guztia, hemen

Guretzat euskara.... bukatu esaldia, egin kartela eta bidali argazkia!

2018/11/07

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ate-joka dugu jada. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, Euskaraldiaren amaierarekin bat egingo baitu. Hortaz, egun berezi hori ospatzeko arrazoi bikoitza. Lizeoko hezkuntza komunitatean, hain justu, argazki mosaiko erraldoia osatu nahi dugu, euskararen erabilerari bultzada emateko. Ohiturari jarraiki, zuek guztiek bidalitako irudiekin egingo genuke, eta, horretarako, ikasleen bitartez ikastolako sendi guztiek egunotan jaso edo jasoko duzuen txartela erabili behar da.

Nafarroa Beherako Arberoa ikastolako lagunak Lizeoan

2018/10/22

Bi egunez  Nafarroa Beherako Arberoa ikastolako lagunak izan ditugu ikastolan. 3 era 12 urte bitarteko 56 ikasle dira etorritakoak.  Ikastola txikia. Itsasoa gaia izan dute langai azken boladan eta proiektuari amaiera emateko etorri dira Pasaiara. Albaola, Mater eta Aquiariuma bixitatzeaz gain, gure ikasleekin batera aritu dira jolasean. Esperientzia bikaina guztientzat. ARGAZKIAK HEMEN

Orriak

-era harpidetu