ULIAN ZEHAR GEOGRAFIA IKASTEN

2016/10/28

Antiklinala, sinklinala, zokalo paleozoikoa, mendigune zaharra, hare-harria eta abarreko hitz aldrebesak hilabete luzez ikasi ondoren, geografia beste modu batera ezagutzeko garaia zela bururatu zitzaigun eta ostiralarekin, urriak 21, Pasai San Pedrotik Donostiara abiatu ziren Batxilergoko 2. mailako ikasleak, bi irakasleren laguntzarekin.

AZAROAK 1, BEÑAT ELZO III MENDI LASTERKETA

2016/10/26

EUNATEREKIN ELKARTASUNA

Badator Errigora!

2016/10/25

Berriro dator ERRIGORA ekimena. Auzolanean oinarritzen den ekimen honek bi helburu nagusi ditu:
Lehena, Nafarroako erriberako propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarri, eta horrela bertako nekazaritza indartu. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak.
Bigarrena, “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa ere egin nahi dio.

ADIMEN EMOZIONALA: HASI DIRA IKASTURTE HONETAKO FORMAZIO SAIOAK

2016/10/22

Abian dira jada ikasturte honetan garatuko ditugun adimen emozionalari buruzko formazio saioak, bi bloketan antolatuta: HHko gurasoak batetik, ikastolako langileak bestetik. Hala, urriaren 17an euskaraz, eta 16an gazteleraz, HHko gurasoek Nire emozioen kudeaketarako gakoak: estresa nola maneiatu izeneko saioa burutu zuten eraikin nagusiko liburutegian. HHko 1go eta 2. zikloko irakasleak, berriz, harremanetan konexioaren aldagaiak duen garrantziaz hausnartzen ari dira egunotan, bi saiotan, Antxoko ikastolan.

Nafarroa Oinez: autobusa eta lan taldeak

2016/10/10

Joan den urriaren 2an arrakasta handiz ospatu ziren KILOMETROAK Bergaran. Han izan ginen asko eta asko, ikastolen eta euskararen normalkuntzaren alde gure hondar alea jarriz.

Igandean, 16an, halaber, huts ezinezko beste zita bat dugu: NAFARROA OINEZ jaia, alegia. Viana-Lodosan izango da aurten, HARTU, TENKA, TIRA! lelopean, bertako ikastolak antolatuta.

Bekak 2016-17

2016/10/06

Honako honen bitartez 2016/17 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( O eta 18 urte bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (2 eta 18 urte bitartekoentzat).

Informazio guztia fitxategietan.

Goazen Bergarara autobusez!

2016/09/26

Heldu den urriaren 2an Kilometroak jaia izango da Bergaran. Kontuan hartuz Bergarara joateko garraio publikoa ez dela erraza, Lizeoak autobusa jarriko du bertara joan nahi duten familientzat. Autobusa goizeko 9:30ean Donibanetik aterako da eta San Pedrora bidean hartuko du jendea, eta 18:00etan egingo du Bergaratik itzulia. Autobusaren prezioa, 5 eurokoa da gurasoentzat eta 3 eurokoa ikasleentzat. Izena ematen duzuenok, ingresoa egin kutxako kontu honetan 2095 5089 54 1061799465, eta oina eta ordainagiria irakasleari eman asteazkena hilak 28 baino lehen.

Etorkizuneko Kilometroak irudikatuz

2016/09/20

Kilometroak 2016ko Demasa Kultur Hamabostaldiaren testuinguruan, Gipuzkoako ikastola guztietako ordezkariak –gurea barne– Bergarako Aranzadi Ikastolan bildu ziren asteburuan, helburu batekin: Kilometroak jaiak, etorkizunari begira, behar dituen doikuntzak aztertzea.

EUSKARAZ BIZITZEKO… PRESTATU EUSKALTEGIAN!

2016/09/16

Ikasturte berri ororen hasiera asmo onen tenorea izan ohi da: kirola egin, erretzeari utzi, hizkuntza bat ikasi…

Lerroon bitartez, hain zuzen, euskarari bultzada ematera animatu nahi zaituztegu. Gure hizkuntza oraindik ez dakitenen kasuan, ikastera animatuz; dakigunon kasuan, gure euskara maila oraindik gehiago trebatuz eta hobetuz.

NEKANE ARTOLA LIZEOKO GURASOA, EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ARTEZKARITZA KONTSEILUKO KIDE ETA KILOMETROAK KULTUR ELKARTEAREN LEHENDAKARI

2016/09/13

Nekane Artola Lizeoko gurasoa Euskal Herriko Ikastolak (EHI) elkarteko artezkaritza kontseiluko kide izango da aurrerantzean, bai eta Kilometroak Kultur Elkartearen lehendakari ere. 2016-2017 ikasturtea abiatu dugun honetan, beraz, berri pozgarria Lizeoko hezkuntza komunitatearentzat.

Orriak

-era harpidetu