Ikasle herbeheretarrak gure artean

2017/03/24

Atzodanik, hilak 23, Herbehereetako 22 ikasle daude Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleren etxeetan. Astebete emango dute gurean, datorren ostegunera arte, Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutoarekin elkarlanean antolaturiko Eskola Trukearen 13. aldiaren baitan. 

Adimen Emozionala: gurasoentzako aurkezpenak

2017/03/23

2012-2013 ikasturtean, gure hezteko estiloa edota kultur marka hobetu nahian, Adimen Emozionalaren alde apustua egin genuen. Ikusirik ekimen honek gure hezteko prozesu horretan eskaintzen duen onura, harrez gero asko dira norabide horretan emandako urratsak.
Urrats horietako bat Adimen Emozionalaren ekimena gurasoei luzatzea izan da, azken batean helburu partekatua baitugu: ikasleak eta beraien garapen pertsonala sanoa eta aberatsa.

KIVA: gurasoentzako aurkezpenak

2017/03/23

Otsailean Gelaburuen Foroa bildu zen Lizeoko liburutegian. Parte hartzea da Lizeoaren oinarrietako bat eta deialdiari gelaburuek emandako erantzuna ikusita zuek ere garrantzia handia ematen diozuela nabari da. bejondeigula!! 

Bi izan ziren hizketagaiak. Alde batetik, martxan jarri berri dugun KiVa egitasmoaren berri eman genuen. Azalpena emateko erabilitako aurkezpena eskuratzeko aukera daukazue esteka hauen bidez. Bestetik, zirkularrak emailez bidaltzearen inguruko hobekuntzak jaso nahi izan genituen. Ekarpen interesgarriak egin zituzten gelburuek. 

Ikastolako ateak herrigintzari zabalik

2017/03/02

Ikastolako ateak herrigintzari zabaltzeko erabakia aspaldi hartu zuen Lizeoak. Horren azken adibidea daukazue honakoa. Lizeoko ikasle ohiak dituen Haatik dantza konpainiaren azken proiektuko bideo zati bat Antxoko ikastolan grabatu zen iragan asteburuan. 

Bejondeizuela gizarteari egiten diozuen kultur ekarriagatik!

Lizeoko ikasleak, Herbeheretan

2017/01/27

Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako 22 ikasle eta bi irakasle Herbehereetara abiatu dira gaur, urtarrilak 26, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolaturiko Eskola Trukearen baitan.

Gure ikastolaren proiektu izarretakoa dugu Eskola Trukea. 13. aldia du ikasturte honetan, eta, ohi bezala, gure ikasleek ikaskide herbeheretarren etxeetan egokitu eta programa sakona burutzen dute, ekimen desberdinez osaturikoa: hala nola, eskolak ingelesez eman eta jaso, txangoak, irteerak, bisitak edota holandarren bizimodua ezagutzeko ekintzak.

Batxilergoko lehen mailako ikasleak, Unai Villena idazlearekin

2017/01/24

Batx-1eko ikasleek topaketa interesgarria bezain aberasgarria izan zuten Unai Villena idazlearekin iragan astean. Ikasleek ebaluazio honetan irakurri duten Hauts haietatik eleberriaren egile da Villena, eta gustu handiz erantzun zituen haien galderak Donibaneko liburutegian egindako solasaldian.

Matrikulazioa

2017/01/23

Kaixo, Lizeoa gara: zuen seme edo alabarentzat irakaskuntza aukera egin behar duzuen honetan, ikastola gertutik eta konfiantzaz ezagutzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Deitu lasai (943526850), eta zuekin harremanetan jarriko gara.

Dagoeneko gurekin egon bazarete, gogoratu hauek direala dokumentazioa aurkezteko hitzorduak:

URTARRILAK 29, Antxoko Ikastolan, 15:00-18:00
URTARRILAK 30, San Pedroko Ikastolan, 15:00-18:00
URTARRILAK 31, Donibaneko Ikastolan, 14:30-17:30
OTSAILAK 1, Lezoko Ikastolan, 14:30-17:30

San Sebastian, 19ko danborraden ordutegia

2017/01/18

IKUSI ORDUTEGIAK HEMEN...

 

 

15:15 Lezo / Eraikin nagusia

15:30 Donibane

16:00 Antxo / San Pedro

Urteko batzarra: gehiengo osoz onartu dira iazko balantzea eta hurrengo gestio plana

2016/12/15

Atzo egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 162 bazkideren parte hartzearekin. Zuzendaritzak, lehenik, 2015-2016 ikasturteko balantzea aurkeztu zuen, xehatuta: aurreikusitako ildo nagusien betetze maila, emaitza pedagogikoak eta balantze ekonomikoa. Azken horretan, eta inbertsioen atalean zehazki, aurreikusitako bi obrak desbideraketarik gabe gauzatu direla azpimarratu zen: Donibaneko ikastolako teilatua eta aurrealdea berritu, batetik; eta eraikin nagusiko frontoiaren egitura eraberritu, bestetik. Azalpenen ondotik, bildutakoen % 98,15ek onartu zuen iragan ikasturteko balantzea.

Gabon kantak

2016/12/14

http://www.lizeoa.eus/gabonkantak

Orriak

-era harpidetu