Haurrak goizago jasotzea

Gurasoen/ tutoreen lanagatik edo, haurrak ikastolara lehenago ekartzeko beharra dutenentzat, Lizeoak aurten ere Haur Hezkuntzako haurrak goizago jasotzeko zerbitzua mantenduko du. Hala, haur horiek goizeko 07:30etik jasotzeko aukera egongo da. Zerbitzu hau tarteka erabiltzen duten ikasleentzako bost aleko tako bat egongo da eta bere prezioa 17,60 eurokoa izango da. Nahiko maiztasunarekin erabiltzen duten ikasleei finkoak balira bezala kobratuko zaie.