COVID KASUEN KUDEAKETA

2022/01/14

Hemen duzue betebeharreko galdetegiaren esteka

OSAKIDETZAREN OHARRA FAMILIENTZAT

2022/01/12

Santomas eguneko emanaldiko bideoa (LH 3, 4, 5 eta 6)

2022/01/11

Ikusi pasa den santomas egunean ikastolan egin genuen emanaldia

Hemen LH3 eta LH 4

Hemen LH5 eta LH6

IKUSI SANTOMAS EGUNEKO ARGAZKI BILDUMAK

2021/12/22

Bi argazki bilduma sortu ditugu Santomas egueneko irudiekin.

Ikusi hemen lehena (goiko eraikina, Donibaneko Ikastola eta Antxoko Ikastola) eta hemen bigarrena (San Pedro eta Trintxerpeko Ikastola eta Lezoko Ikastola).

SEI IRABAZLE “EUSKARA NON?” SARIETAN

2021/12/21

Hona, 2021eko Lizeoko Euskararen Mosaikoan parte hartu dugun guztion artean ERRIGORAKO SASKI EDERRA jaso dutenak. 

250etik gora irudi bildu ditugularik, oparoa eta anitza izan da erantzuna. Horietakoren bat edo beste kanpoan utzi dugula ere konturatu gara, tamalez, hutsegitea konpontzeko berandu. Bihotzez, barkaguzue. Gure errotari berdin-berdin eragiten diotela zalantzarik ez egin. 

Horregatik, guzti-guztioi ESKERRIK ASKO. Eta URTE BERRI ON!

Jaso besarkada estu bat. 

“Lizeoko Euskara Batzordea”

MUNSTRO TXIKIEN MARRAZKILARIA, BERTATIK BERTARA

2021/12/20

LH3ko ikasleak Munstro Txikiak komiki sortaz gozatzen aritu dira azken asteetan geletan egin dugun lanketa berezian. Hagintxo, Mamutxo, Frankitxo, Neskaotso, Sorgintxo eta andereño Herminia etxekotzat dituzte jada. Eta, lanaren ordainetan, sorpresa bikaina jaso dute: Mikel Santos “Belatz”, komiki sortaren ilustratzaile Donibaneko Ubera Liburutegian ezagutzeko aukera izan dute.

IRAIA OIARTZABAL MODA-DISEINATZAILEA, BISITAN

2021/12/20

Iraia Oiartzabal gure ikasle ohia bisitan izan dugu. Bera moda-diseinatzailea da eta ezkongaien soinekoak egiten ditu neurrira. DBHko lehenengo zikloko ikasleekin egon da hizketan eta bere lan esperientziaz aritu da Lizeoko liburutegian.

Lizeoak euskararen erabileran puntuazio altuenak dituzten ikasleak saritzen ditugu “arratsalde kulturalak” deituriko ekimenen bitartez. Oiartzabalekin izandako elkarrizketa hau, hain zuzen ere, lehenengo ebaluazioan euskararen erabileran notarik onenak izan dituzten ikasleek lortutako saria izan da.

MADRIL, PICASSOREN GERNIKA, SCAPE ROOM BAT ETA BURGOS

2021/12/20

Abenduaren lehenengo hiru egunetan Madrilen izan dira Batx 2ko ikasle gehienak. Urtero egin ohi dugun bidaia kulturala da honakoa. Austriarren Madrilen bisita gidatu historikoa egin genuen hasteko. Prado museora eta Reina Sofia museora bisitak egin genituen ere. Azken museo horretan Picassoren Gernika bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Madrilen kalez-kale ibiltzeko aukera izan genuen eta “Scape Room” bat ere egin genuen Espainiako hiriburuko kaleetan. Bukatzeko, etxerako bidean, Burgos ezagutzeko geldialditxo bat egin genuen.

URTEKO BATZARRAK GIRO ONEAN EGIN DU AURRERA

2021/12/17

Ikasleen parte hartzearekin bukatu da Pasaia-Lezo Lizeoak egin duen Urteko Batzarra. Ikasleek gelan landu dituzten bi proiektu aurkeztu zituzten jendaurrean. Batetik, LH5 mailakoek beren aiton-amonei egiten dieten omenaldi txikiaz aritu ziren. Aurreko urteetan aiton-amonak ikastolara gonbidatu ohi dituzte, baina bizi dugun egoera dela eta ekimena moldatu behar izan dute. Hala ere, LH5eko ikasleen lau ordezkarik, Oierrek, Ekhik,Aaronek eta Aiarak, agindu zuten, aurten ere, aiton-amonek jasoko dutela beren errekonozimendua. 

EUSKARAREN EGUNA [BIDEOA]

2021/12/16

Hemen duzue aurtengo Euskararen Egunerako bidali dituzuten argazkiekin osatutako bideo bat. Ez ahaztu bidali duzuenon artean, batek baino gehiago sorpresatxo bat izango duzuela.... ;)

Biba zuek!!! 

EUSKARA NON? 

 

Orriak

-era harpidetu