Kulturgileekin hitzordu berria: Josevisky LH6koekin

2024/04/15

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Esti Vivancok idatzi eta Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak ilustratutako Argixorgin irakurri eta landu dute ikasgelan. Azkeneko Euskadi Literatura Sariaren garaile izan den ilustratzaile irundarrak badaki Lizeora arteko bidea, urtero etortzen baita marrazketari buruzko sekretuak kontatzera. Ikasturte honetan ere bertan izan dugu, Donibaneko Ubera liburutegian elkartu da gure ikasleekin, Argixorgin aitzakia hartuta. Ikasleek primeran pasa dute Joseviskyrekin.

Bizikletan ibiltzeko trebakuntza saioak Trintxerpen

2024/04/15

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako lau geletako ikasleek bizikletan ibiltzen trebatzeko saioak egin dituzte Trintxerpen. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko teknikariekin, zenbait jolasen bitartez, bizikletan ibiltzeko trebetasuna lantzen aritu dira. Saio hauek egiteko txirrindularitza federazioaz gain Pasaiako Udalak ere bere laguntza eskaini digu, gainera, Club Atletiko Trintxerpeko Josetxo Maneiroren laguntza ere izan dugu, hark utzi eta prestatu dizkigu saio hauek egiteko behar ziren bizikletak.

Antzerki taldeak jazarpenari aurre egiteko proposamenak landu ditu

2024/04/15

Eguerdietako ekintzen artean antzerkia egiten duten LH 6. mailako ikasleek jazarpenaren gaia landu dute antzezlan batean. Prestatutako lana ikaskideen aurrean antzeztu dute eta jarraian, ikaskideekin,  solasaldi bat antolatu dute dute jazarpenaz, bazterketaz eta bullying-az aritzeko.

Apirilaren 11n Ikastolen VII. Batzarrari begirako saioa Lizeoan

2024/04/10

Zazpigarren Ikastolen Batzarrari begira Lizeoan saioa egingo dugu apirilaren 11n, ostegunez, eraikin nagusiko liburutegian. 17:30ean, langile, guraso zein bazkide laguntzaileak gaude deituta.

Bilera honetan, batzar orokorrari begira, hiru txosten izango ditugu eztabaidagai: NONDIK GATOZ, NON GAUDE eta NORA GOAZ. 

VII. Ikastolen Batzar Orokorra, berriz, ekainaren 22an egingo da eta han Ikastolen mugimendua osatzen dugun zazpi probintzietako 114 ikastolok datozen zortzi urteetarako ildo estrategikoak adostea da asmoa. 

 

1.000 lagun Azterketak Euskaraz kolektiboaren aldeko aldarrian

2024/04/10

Ipar Euskal Herriko ikasleen eskubideen alde, Azterketak Euskaraz kolektiboari babesa eskaintzeko, Lizeoan lehen aldiz, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. maila arteko ikasle eta irakasle guztiak elkartu gara Goiko Pistan. Ia 1.000 lagun. Argazki ikusgarria!

Seaskako lagunek Baxoa eta Brebeta azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen jarraituko dugu.

LH1eko ikasleak Lezoko Lesoinuko kontzertu pedagogikoetan

2024/03/22

Lesoinuk (Lezoko aste pedagogiko musikala) eskaintzen duen kontzertu pedagogikoetako batean egon gara LH1eko ikasleak, Gezalan. Bertan eskusoinua, klarinetea, tronpeta eta hainbat instrumentu ezagutzeko eta entzuteko aukera izan dugu.

 
Lau tokitan hartuko dugu KORRIKAren lekukoa HARRO HERRI

2024/03/21

Larunbata iluntzean iritsiko da KORRIKA Pasaiara eta Lezora. Ohi bezala, Lizeoko komunitateak lau lekutan hartuko du lekukoa. Aurten, jangelako eta garbiketako taldeek, DBHko euskara taldeko neska-mutilek eta Errota Lezoko Guraso taldekoek eramango dute euskararen lekukoa, harro.

Hemen lekuak eta gutxi gorabeherako ordutegia.

Animatu eta parte hartu!

Ekosistemak, artelanak eta pintura teknikak erakusgai

2024/03/21

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ohi bezala,  bigarren hiruhilekoan egindako lanekin erakusketa galanta prestatu dute liburutegian eta pasilloan. Batetik, inguruko zein urruneko ekosistemen maketa ikusgarriak prestatu dituzte. Bestetik, artelanak landu eta pintura teknika desberdinak zintzilikatu dituzte paretetan.

Ohikoa da Lehen Hezkuntzako beste mailetako ikaskideen aurrean erakusketaren bisita gidatuak antolatzea, aurten, berrikuntza gisa, bisita gidatu bereziak prestatu dituzte gurasoentzako.

Batx 2koek "trabajadoreen" Jaizkibelgo barrakoiak ezagutu dituzte

2024/03/21

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak errepresio frankistaren lekukotasunak ezagutzen izan dira Etxetxorekin.

Indarkeria matxistaren prebentziorako sexualitate tailerra

2024/03/20

Pasaiako Udalak sustatuta, egunotan, Lahia elkarteko Maria, Irune eta Izar Lizeoan dabiltza. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei bina orduko lau formakuntza saio ari dira eskaintzen, sexualitateari buruz. Lahiako hezitzaileak, besteak beste, sexualitatea, hezkidetza eta indarkeria matxistaren prebentzioa ari dira lantzen gure ikasleekin.

Orriak

-era harpidetu