Kulturgileekin hitzordu berria: Josevisky LH6koekin

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Esti Vivancok idatzi eta Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak ilustratutako Argixorgin irakurri eta landu dute ikasgelan. Azkeneko Euskadi Literatura Sariaren garaile izan den ilustratzaile irundarrak badaki Lizeora arteko bidea, urtero etortzen baita marrazketari buruzko sekretuak kontatzera. Ikasturte honetan ere bertan izan dugu, Donibaneko Ubera liburutegian elkartu da gure ikasleekin, Argixorgin aitzakia hartuta. Ikasleek primeran pasa dute Joseviskyrekin.