Euskaraldia aurkezpena Lezon

2018/10/02

Izen-ematearen hasiera iragartzeko ekitaldi umoretsua Gezalan

Euskaraldia gure inguruan

2018/09/26

Zertan da Euskaraldia gure inguruan?

 

Eskola Kirola egutegia 18-19

2018/09/26

Hemen duzue Eskola Kirola egutegia 18-19

Bekak 18-19

2018/09/24

www.lizeoa.eus/bekak atalean duzue beka deialdiari buruzko informazio guztia.

Eguerdietako ekintzak 18-19: izen ematea

2018/09/06

Lerrootan duzue urteroko eguerditako ekintzetan izena emateko gonbita.

Aurten ere internet bidezko formulario bidez egingo dugu. Adin bakoitzeko umeentzako eskaintza hemen daude.

​BOLUNTARIOTZA AZTERGAI, INGELESEZ

2018/06/29

DBH 3ko ikasleek, ikasturteko azken hiruhilekoan, boluntariotzaren gaia jorratu zuten Ingelesean. Hala, Lizeoko komunitateko hainbat partaidek gure herri eta barrutietan musu truk egiten duten lana jaso zuten diapositibetan. Honatx lan horietako batzuk. 

 

 

DBH 4KO IKASLEAK, SORKUNTZAZ ETA LITERATURAZ DONIBANEKO LIBURUTEGIAN

2018/06/20

Joan den hilaren 11n, Donibaneko liburutegi berrian izan ziren DBH 4ko ikasleak. Aretoa ezagutu eta bisitatzeaz gain, literatur saioa burutu zuten Oier Guillan idazle oreretarrarekin. Hainbat liburu aztertu zituzten, haien inguruan hausnartu, eta datorren ikasturteari begirako irakurgaiak hautatu. Irakurzaletasuna sustatzeko Pasaiako Udalak antolaturiko ekimena izan zen.

EUSKARALDIA AURKEZTEKO ETA PRESTATZEKO BILERAK BARRUTIETAN

2018/05/22

Datozen egunetan Euskaraldia prestatzeko bilera irekiak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. Asteazken honetan, adibidez, Trintxerperen txanda izango da. Azkena, berriz, Donibanerena, hilaren 31n.

Honatx hitzorduen egunak, orduak eta lekuak:

-Trintxerpe: maiatzaren 23an, 18:30ean Alkateordetzan.

- San Pedro: maiatzaren 24an, 18:00etan, Udal Aretoan (Erti).

- Antxo: maiatzaren 29an, 19:00etan, Kultur Etxean.

- Donibane: maiatzaren 31n, 19:30ean, Kulturgunean.

ERREFERENTE EUSKALDUNAK KIROLEAN

2018/05/07

Pasaia osorik bizitzeko kanpainaren baitan, gure barrutietako haurrek saio bereziez gozatzeko aukera izan dute eskola orduz kanpoko jardueretan. Izan ere, Pasaiako Udalak haur eta nerabeekin aritzen diren herriko elkarteen lan saioetara kirolari erreferente euskaldunen bisitak antolatu ditu hiruhileko honetan.

Kontzertua Lezoko 3 urtekoen gelan

2018/05/07

Bremengo musikariekin bueltaka ari garen honetan, Lezoko ikastolako Ttanttoren gelakoei beren musika emanalditxoa egitea bururatu zitzaien. Eta esan eta egin. Horretarako oso jatorra den aitatxo baten laguntza izan zuten. Berak  biola jo zuen, ikasleak beste instrumentu batzuez baliatzen ziren bitartean. Ikastolako gertuko lagunak, berriz, kontzertutxoa entzuten izan ziren. Oso ondo pasatu zuten guztiek.

Orriak

-era harpidetu