San Tomaseko emanaldien ordutegiak

2018/12/13

Hona hemen aurten herrietan, ospatuko dugun San Tomaseko feriaren inguruko zehaztapenak:

AURKITUTAKO ARROPA (ERAIKIN NAGUSIAN Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gora)

2018/12/13

Zure seme/alabak arroparen bat galdu badu,  datorren astean zehar pasa zaitezke LHko Gela Anitzatik (pasiloko sarreratik bigarrena), bertan dagoen ikustera. 21rako jaso gabe dagoena eman egingo dugu. Mila esker!

EUSKARAREN EGUNEKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

2018/12/06

Pozik gaude, oso pozik. Euskaraldiaren testuinguruan gure hezkuntza komunitatean antolaturiko argazki lehiaketak arrakasta handia izan du Izan ere, 300dik gora argazki jaso baititugu, gure aurreikuspen guztiak hautsiz.

Guretzat euskara 5. (eta azkena)

2018/12/06

MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi eta barka baten bat despistatu bazaigu. Segi bizi, segi prest!

Guretzat euskara 4

2018/12/05

Hona 4. Bihar azkena!

Guretzat euskara... 2. eta 3. bideoa

2018/11/30

Horrelako partaidetzarekin ez da erreza material guztia ateratzea! :) ... baina bagoaz pixkanaka.

Guretzat euskara... (1. bideoa)

2018/11/27

Hementxe Euskararen Egunaren harira zuen argazkiez osaturiko lehen bideoa. Izango dira gehiago. Mila esker!

Euskaraldia: Lizeoko 11koa prest!

2018/11/09

Herriz herri, auzoz auzo, ikastolaz ikastola hamaika 11ko Euskaraldirako prestatzen ari dira. Hona gurea!

Pasa gozamenaren aldera!

2018/11/09

Udalak euskaraz irakurtzeko zaletasuna zabaltzeko kanpaina abiatu du eta Lizeoko ikasle talde batek ekarpen ederra egin dio. Gozatu bideoa eta gozatu irakurketa!

Kanpainaren informazio guztia, hemen

Guretzat euskara.... bukatu esaldia, egin kartela eta bidali argazkia!

2018/11/07

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ate-joka dugu jada. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, Euskaraldiaren amaierarekin bat egingo baitu. Hortaz, egun berezi hori ospatzeko arrazoi bikoitza. Lizeoko hezkuntza komunitatean, hain justu, argazki mosaiko erraldoia osatu nahi dugu, euskararen erabilerari bultzada emateko. Ohiturari jarraiki, zuek guztiek bidalitako irudiekin egingo genuke, eta, horretarako, ikasleen bitartez ikastolako sendi guztiek egunotan jaso edo jasoko duzuen txartela erabili behar da.

Orriak

-era harpidetu