Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

EUSKARAREN EGUNEKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Pozik gaude, oso pozik. Euskaraldiaren testuinguruan gure hezkuntza komunitatean antolaturiko argazki lehiaketak arrakasta handia izan du Izan ere, 300dik gora argazki jaso baititugu, gure aurreikuspen guztiak hautsiz.

Gogoan duzuen bezala, Guretzat euskara… esaldiari jarraipena eman behar zitzaion; eta, zinez, zaila baino zailagoa izan da irudirik onenak hautatzea, kopuru altuaz gain kalitate nahiz originaltasun handiko argazkiak bidali dizkiguzuelako.

Horiek horrela, hiru irizpideri jarraiki egin zuen DBH-Batxilergoko ikasleen Euskara Taldeak galbahe lana lehenik, eta Lizeoko Euskara Batzordeak epaia ebatzi ondoren: baga, esaldiaren edo leloaren originaltasuna; biga, argazkian garatutako edo landutako ideia; eta higa, irudiaren kalitatea bera. 

Eta hauexek dira, hain justu, argazki irabazleak eta sariak:

-Urrezko argazkia: LHko 3D gela (Guretzat euskara… ezpainetan eduki nahi duguna da). Saria: udaberrian Korrika nagusiaren lekukoa eramatea.

-Zilarrezko argazkia: Beristain-Muguruza sendia (Guretzat euskara… gure bizitzako soinu banda da). Saria: Oarsoaldeko Hitza-ren urtebeteko harpidetza.

-Brontzezko argazkia: Aranburu-Arregi sendia (Guretzat euskara… naturaltasuna). Saria: Euskaraldiaren materiala.

Datozen egunetan egingo dugu sari banaketa. Baina bitartean, eta lerro hauen bitartez, zorionak irabazleei eta eskerrik beroenak parte hartzaile guztiei. Plazera eta ohorea horrelako hezkuntza komunitatea izatea!