Kilometroak Urretxu - Zumarragan

2018/10/03

Igandean, urriaren 7an Kilometroak jaia izango da Urretxu Zumarragan bertako ikastolak antolatuta eta zu2ak1uz lelopean. Hauxe leloaren zergaitia:Zubiak batu nahi ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolak 2018ko urriaren 7an ospatuko den Kilometroak jaian. Bi herri gara, bakoitza bere izaerarekin, baina, askotan, baten moduan funtzionatzen dugunak. Zubiak batu, indarrak biderkatu eta elkarrekin antolatuko dugu festa handi hau. Bi herriek elkarrekin eta Ikastola bera ere zubi. Ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta gurasoek ere zubiak batu behar ditugu.

Euskaraldia aurkezpena Lezon

2018/10/02

Izen-ematearen hasiera iragartzeko ekitaldi umoretsua Gezalan

Euskaraldia gure inguruan

2018/09/26

Zertan da Euskaraldia gure inguruan?

 

Eskola Kirola egutegia 18-19

2018/09/26

Hemen duzue Eskola Kirola egutegia 18-19

Bekak 18-19

2018/09/24

www.lizeoa.eus/bekak atalean duzue beka deialdiari buruzko informazio guztia.

Eguerdietako ekintzak 18-19: izen ematea

2018/09/06

Lerrootan duzue urteroko eguerditako ekintzetan izena emateko gonbita.

Aurten ere internet bidezko formulario bidez egingo dugu. Adin bakoitzeko umeentzako eskaintza hemen daude.

​BOLUNTARIOTZA AZTERGAI, INGELESEZ

2018/06/29

DBH 3ko ikasleek, ikasturteko azken hiruhilekoan, boluntariotzaren gaia jorratu zuten Ingelesean. Hala, Lizeoko komunitateko hainbat partaidek gure herri eta barrutietan musu truk egiten duten lana jaso zuten diapositibetan. Honatx lan horietako batzuk. 

 

 

DBH 4KO IKASLEAK, SORKUNTZAZ ETA LITERATURAZ DONIBANEKO LIBURUTEGIAN

2018/06/20

Joan den hilaren 11n, Donibaneko liburutegi berrian izan ziren DBH 4ko ikasleak. Aretoa ezagutu eta bisitatzeaz gain, literatur saioa burutu zuten Oier Guillan idazle oreretarrarekin. Hainbat liburu aztertu zituzten, haien inguruan hausnartu, eta datorren ikasturteari begirako irakurgaiak hautatu. Irakurzaletasuna sustatzeko Pasaiako Udalak antolaturiko ekimena izan zen.

EUSKARALDIA AURKEZTEKO ETA PRESTATZEKO BILERAK BARRUTIETAN

2018/05/22

Datozen egunetan Euskaraldia prestatzeko bilera irekiak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. Asteazken honetan, adibidez, Trintxerperen txanda izango da. Azkena, berriz, Donibanerena, hilaren 31n.

Honatx hitzorduen egunak, orduak eta lekuak:

-Trintxerpe: maiatzaren 23an, 18:30ean Alkateordetzan.

- San Pedro: maiatzaren 24an, 18:00etan, Udal Aretoan (Erti).

- Antxo: maiatzaren 29an, 19:00etan, Kultur Etxean.

- Donibane: maiatzaren 31n, 19:30ean, Kulturgunean.

ERREFERENTE EUSKALDUNAK KIROLEAN

2018/05/07

Pasaia osorik bizitzeko kanpainaren baitan, gure barrutietako haurrek saio bereziez gozatzeko aukera izan dute eskola orduz kanpoko jardueretan. Izan ere, Pasaiako Udalak haur eta nerabeekin aritzen diren herriko elkarteen lan saioetara kirolari erreferente euskaldunen bisitak antolatu ditu hiruhileko honetan.

Orriak

-era harpidetu