San Sebastian eguna 2021

2021/01/21

Danborra hotsak entzun dira gaur Lizeoko eraikinetan. Neska-mutilek gogotik eman diote danborrari! Ondoren txokolatea bizkotxoarekin jan eta etxera!

Sarriegiren doinuekin gozatu honako estekan!

 

 

 

PASAIAKO UDALAREN ETA LIZEOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA

2021/01/15

Abenduaren 18an egindako udalbatzarrean, Pasaiako Udalak Lizeoarekin duen hitzarmena aho batez onartu zuen. Albiste garrantzitsua gure hezkuntza komunitatearentzat, ezbairik gabe.

Errigorako saskien zozketa

2020/12/21

EUSKARA EGUNEKO mosaikoa osatzeko argazki bizigarri guztien artean zozketa egin dugu. Eta honatx ERRIGORAko saskia jasoko duten lizeotarrak. On egin!

Etxegoien Zarrabeitia familia

Oiartzun Campaño familia

Olaziregi Legorburu familia

Pagani Ale familia

Perez Galde familia

Rodriguez Rozado familia

Eta eskerrik asko, berriz ere, gure ARIGUNEA koloreztatu duzuen parte hartzaile guzti-guztioi. Izan gaitezela gero eta gehiago, gehiagotan, gehiagorekin!

Urte berri on!

SOLASALDIAK IDAZLEEKIN, IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO ASMOZ

2020/12/18

 

Azken hilabetean Lizeoko maila nahiz ziklo askotako ikasleek idazle ugari ezagutu eta haiekin elkartzeko aukera ederra izan dute, Pasaiako Udalaren Euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa-ren baitan. Pandemia egoera honetan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egin dira saio guztiak, osasun neurri guztiak aintzat hartuz eta, halaber, solasaldietarako giro atsegina bezain lasaia bermatuz.

Azaroaren 11n eta 13an, esaterako, LH 1 eta 2ko ikasleek adi-adi jarraitu zituzten Maite Franco ipuin kontalariaren saioak.

EUSKARA EGUNA 2020: bideoklip lehiaketa

2020/12/14

Aski ezaguna dugu Lizeoan Euskararen eguneko Euskaraoke lehiaketa. Aurten, egoerak agindurik, bideoklip lehiaketa bilakatu dugu, eta artea franko erakutsi digute lanean ahalegindu direnak. Biba zuek denak!

Aurrekoetan bezala, DBHko lehen zikloko ikasleak izan dira parte hartzaileak. Baina lanak LHko 3tik 6. mailara arteko gaztetxoen belarri eta begi zorrotzek aztertu eta epaitu dituzte. Eta bozketen emaitzak medio, hemen dituzue bi lantalde sarituetako ia partaide guztiak, Euskaraldiko poltsak eta kamisetak eskuan, Jaso besarkada bat, bide batez, honek etxean harrapatutakoak.

ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN ETA IKASTOLEN EGUNA!!

2020/12/14

ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN ETA IKASTOLEN EGUNA!! GURE EGUNA!!!

JASO LIZEOKO KOMUNITATEAREN BESARKADA GOXOENA BIDEO HONEN BIDEZ. 

GEHIAGO...

GEHIAGOTAN....

GEHIAGOREKIN...

                                                             BIBA ZUEK!!

 

EUSKARAKIROLA EGITASMOA, ABIAN

2020/12/14

Aste honetan Euskarakirola egitasmoa abiatu dugu ikastolan LH 3 eta LH 6 bitarteko umeekin. Hilabete iraungo du, abenduaren 18a bitarte, eta ikasleak euskarara eta jarduera fisikora ekartzea du helburu.

Hala, jangelan bazkaltzen duten umeek eguerditako tarte horretan, gelaka, lau erronka ezberdini erantzun eta, erronka horietan parte hartuz, lau bateria kargatu beharko dituzte: euskararena, trebeziarena, laguntasunarena eta parte hartzearena.

LH 1: "Lehen gizakia" proiektua

2020/02/11

Lehen Hezkuntzako 1. Mailako ikasleek historian barrena bidaiatzen jarraitzen dute. Oraingo honetan Lehen Gizakiak izan da gauzaturiko proiektua: abesti bat kantatu eta dantzatu behar izan dute batetik, eta antzerkia prestatu eta lehen gizakiak izango balira bezala antzeztu bestetik. Horretarako mozorrotu eta beraiek egindako lepokoak eta tresnak erabili dituzte, ondorengo bideotxoan eta argazkietan ikus daitekeen moduan. Gora gure artista handiak!

 

DBH 4KO IKASLEAK, DONOSTIAN, ‘ZIENTZIA SHOW’ IKUSKIZUNEAN

2020/02/03

Urtarrilaren amaieran, DBH 4ko zientzia arloko ikasleak, hiru irakasleekin batera, EHUko Barriola auditoriumean egindako Zientzia Show ikuskizunean parte hartu zuten.

URTEKO BATZARRA: GEHIENGO OSOZ ONARTU DIRA IRAGAN IKASTURTEKO BALANTZEA ETA 2019-2020RAKO AURREIKUSPENA

2019/12/13

Iragan asteazkenean, hilak 11, egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 160 bazkideren parte hartzearekin.

Orriak

-era harpidetu