Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

URTEKO BATZARRA: GEHIENGO OSOZ ONARTU DIRA IRAGAN IKASTURTEKO BALANTZEA ETA 2019-2020RAKO AURREIKUSPENA

Iragan asteazkenean, hilak 11, egin genuen gure ikastolaren Urteko Batzarra, 160 bazkideren parte hartzearekin. Zuzendaritzak, lehenik, 2018-2019 ikasturteko balantzea aurkeztu zuen, xehatuta: aurreikusitako ildo nagusien betetze maila, emaitza pedagogikoak eta balantze ekonomikoa. Azalpenen ondotik, bildutakoen % 97,65ek onartu zuen iragan ikasturteko balantzea.

Ikasturte honi begirako ildo nagusiek eta aurrekontu ekonomikoak ere, batzarraren bigarren puntuan, bildutakoen onespena jaso zuten: % 98,24.

Eta bozketekin jarraituz, hirugarrenik, elkartutakoen % 97,65ek Artezkaritza Kontseiluaren berritzea onetsi zuen. Honela geratu da osaketa berria:

  • Bazkide erabiltzaileak: Nekane Artola Labordeta ; Edurne Baztarrika Bilbao;  Goiatz Oiartzabal Lakarra; Edurne Erkizia Etxeberria ; Arantxa Etxeberria Erkizia; eta Esther Aduriz Arruti.
  • Lan Bazkideak: Eneko Lilly Lareki; Jon Arzak Rekalde; Gotzone Unanue Etxarte; Ainhoa Ibargoien Indakoetxea; Izaskun Ugarte Redondo; eta Eba Pastor Urdangarin.
  • Bazkide laguntzaileak: Elena Mendia Epelde; Txema Maritxalar Picaza; Jabier Zubizarreta Arantzamendi; Karmele Sistiaga Toledo eta Josune Saizar Sarasua.

Azkenik, eta batzarrean estreinakoz, hainbat ikaslek memoria eta aurreikuspenean jasotako ekintza horietako batzuk azaldu zituzten, beren bizipen eta testigantzetan oinarrituta; hala nola, EKI proiektuaren lanketa LH 4n eta DBHko ikasleen artean euskararen erabilera areagotzeko.