IKUSI ERRIGORAKOEK BIDALI DIGUTEN ESKERTZA BIDEOA

2021/11/19

Plazer bat izan da beste urtebetez proiektu honetako kide izana. Hemen ikusi dezakezue Errigorakoek bidali duten eskertza bideoa. Lizeoko komunitateak, laster banatuko diren, 69 saski erosi dituela gogorarazi nahi dugu. Herria egiten jarraitzen dugu.

IKASTOLAK HERRIARI JAIALDIA AZAROAREN 27AN

2021/11/18

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira. Aurten, iaz bezala, ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta ikastolok ez dugu hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 27ko jaialdian erakusteko.

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta izan dira taula gainean.

PASAIAKO EUSKARAREN PLANEAN, GAUR GAZTEAK

2021/11/18

Pasaiako euskararen plan estrategikoaren barne, sektoreka egiten ari diren bileretan, gaur, hilak 18, gazteek izango dute beren ekarpenak egiteko aukera. 19:00etan, Antxoko kultur etxean izango da batzarra. Atzo Lizeoko Batxillergoko geletan aurkeztu genuen egitasmoa eta gure gazteei parte-hartzeko deia egin genien.

PASAIAKO EUSKAREN PLAN ESTRATEGIKOA EKARPEN ESKE

2021/11/17

Pasaiako euskaren plan estrategikoa osatzen jarraitzen du BOKALEk (Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea). Herritarren ekarpenak jasotzeko garaia iritsi da, eta horretarako, azaroa bukaeran barrutiz barruti batzarrak deitu dituzte.

Lizeotik parte-hartzeko dei berezia egin nahi diogu gure komunitateari, garrantzitsua da denon iritziak eta ekarpenak jasotzea. Gainera, euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai ez direnei bileretan parte har dezaten dei berezia egin die BOKALEk: “denon inplikazioa baita beharrezkoa euskararen sustapenean”.

Hauek dira antolatu diren bilerak:

BEKEN BATZORDEAK IKASTURTEKO DATUAK EMAN DITU

2021/11/16

Bekak eskatzeko epea bukatuta, Lizeoko Beken Jarraipen Batzordeak Ikasturte honetako datuen berri eman du. Lizeoko ikasleen %40k egin du Eusko Jaurlaritzaren beka eskaera (Jaurlaritzak horietatik zenbat onartu diren ez digu jakinarazi oraindik). Lizeoko Beka, berriz, Eusko Jaurlaritzako beka eskatzaileen %15ak eskatu du, eta horietatik %12ri onartu zaie.

Bi beka ditugu indarrean, bata, Eusko Jaurlaritzarena, eta bestea, gurea: Lizeoko Beka. Lizeoko beken eskatzaile izateko aurretik Eusko Jaurlaritzakoa eskatu beharra dago.

ERRIGORAKO 69 SASKI NAFARROATIK LIZEORA

2021/11/15

Errigorako saskien eskaera epea bukatu delarik pozik gaude emaitzarekin. Aurten, Lizeoa zubi hartuta, 69 saski erosi ditu gure komunitateak. Ekimenari esker Nafarroa hegoaldeko ikastolek diru ekarpen polita jasoko dute. Izan ere, saldutako saski bakoitzeko prezioaren %25 Nafarroako euskalgintzak jasoko du: aipatu bezala, hegoaldeko Ikastolek, AEKko euskaltegiek eta sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikek, besteak beste.

LH1ekoak IPUIN KONTALARIAREKIN [BIDEOA]

2021/11/12

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariarekin izan dira gure LH1eko ikasleak Donibaneko Ubera liburutegian. Gustura aritu dira Ixabelen istorioa entzuten. Bideo honetan ikus dezakezue pasarteren bat. Pasaiako Udalak lagunduta egin dugu ekimen hau, euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko programaren baitan.

ERRIGORA, ZERGATIK ETA ZERTARAKO [BIDEOA]

2021/11/10

Tuterako eta Lodosako Ikastoletako zuzendariek Pasaia-Lezo Lizeoari, Orereta Ikastolari eta Haurtzaro ikastolari bisita egin berri diete. Errigorako saskiek zein helbururekin osatzen dituzten kontatu digute. Bideo honetan agerraldi horretako laburpena ikusiko duzue.

 

LEHENENGO ETXEKOEI

2021/11/08

Datozen ikasturteetan Haur Hezkuntzako 0-5 urteko geletan Lizeoan hasteko seme-alabarik baduzue eta oraindik Lilitegietako ikasleak ez badira, mesedez, bete galdetegi hau azaroaren 12a baino lehen.

LEZOKO IKASTOLAKO GURASOEN BILERA, OSTEGUNEAN

2021/11/08

Hilaren 11n, osteguna, 18:30ean batzarra deitu dute Lezoko Ikastolako guraso taldeko sustatzaileek. Hain zuzen ere, Lezoko Ikastolan elkartzeko deia egin diete herriko guraso guztiei, elkarlanean aritzeko. Hainbat lan-batzorde izendatu dituzte jada eta mailaka antolatzen ari dira. Edonork parte hartu dezakeela gogorazi dute. Ikasturte honetan burutuko dituzten lanen artean hauexek dituzte helburu: Gabonetako Liburu Azoka, Hator hator kantatzera, Trapujaleren jaitsiera eta larunbatgorriko kalejira, eta Kilometroetako material salmenta.

Orriak

-era harpidetu