DBH3ko ikasleak Lezoko urmaeletan barrena

2023/04/25

Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleek Lezoko Udalak eraikitako urmaelak bisitatu dituzte, baita haietako bizidunen laginketak egin ere. 

Jaio berrien matrikula epea ireki dugu, eskatu bakarkako hitzordua

2023/04/24

Zero eta bi urte arteko umeentzako matrikula epea ireki dugu datorren ikasturteari begira. Zure etxetik gertu gure ikastoletako bat aurkituko duzu: bana Pasaiako lau barrutietan eta bosgarrena Lezon. 

Eskatu hitzordua eta bakarkako bilera batean gure proiektuaren berri emango dizugu, gertutik eta konfiantzan.

Baionako manifestaziorako autobusa antolatu dugu

2023/04/18

Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko manifestaziorako autobusa antolatu dugu.

ERRENTERIA ETA DONOSTIA BATU DITUEN GIZA-KATEAN IZAN GARA

2023/03/27

Kilometroak-ek antolatu duen giza-katean parte hartu dugu. Errenteria eta Donostia batzea zen helburua eta aise lortu dugu. LH6ko, DBH1eko eta DBH2ko ikasleek Buenabista inguruak bete dituzte. Jarraian, gure ikasleak, Antxoko Biteri plazan egin den festa txikiaren antolaketan aritu dira. 

"Batasunaren bidean, euskara batuari gorazarre" izan da giza-katearen leloa.

IRUDI GALERIA HONETAN argazki batzuk bildu dizkizuegu.

GORPUZ HEZKUNTZA GURPIL GAINEAN [BIDEOA]

2023/03/22

Zalantzarik gabe LH6ko ikasleek gorputz hezkuntzako saio honetan ederki pasa dute. Patinak jantzi eta beheko pistari ehunka buelta eman dizkiote. Jolasean ikasten. Ikusi bideoa!

DOBLA ETA JAUZI! GARI OTAMENDIREKIN

2023/03/22

DBH 1-eko ikasleak jausi-dantzak ikasten aritu dira Dantzaguneko irakasle Gari Otamendirekin. Ikasleek launa saio egin dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Kultura Eskola ekimenari esker.

ROERMOND-EKO LAGUNEKIN ESKOLA-TRUKEA ARGAZKITAN

2023/03/20

Galeria batean bildu ditugu Roermond-eko lagun herbeheretarrekin pasa ditugun zortzi egunetako argazkiak.

IKUSI HEMEN

LH5-EKO IKASLEAK MAKETAK PRESTATZEN

2023/03/20

Laster erakutsiko duten erakusketa ikusgarria prestatzen ari dira LH5-eko ikasleak. Jo eta su topatu ditugu maketak eraiki eta margotzen.

Laster ikusiko dugu azken emaitza.

MIGRATZAILEENTZAKO MATERIALA BILDU DUGU ERAIKIN GUZTIETAN

2023/03/20

DBH3ko ikasleak gelaz-gela topatu ditugu arropa eta bestelako materialak biltzen. Irungo mugan biltzen diren migratzaileentzako materiala jasotzeko deia egin zuten ikastolan eta arrakasta itzela izan dute. Irungo Harrera Sareari emango diote bildutako materiala, sailkatu ondoren.

Bejondeizuela!

LH6-KO IKASLEAK "ARGIXORGIN" IPUINA LANDU DUTE

2023/03/20

LH6ko ikasleek, Esti Vivancok idatzi eta Joseba Larretxe, Joseviskyk ilustratu duen, Argixorgin ipuina irakurtzen eta lantzen aritu dira geletan. Tertulia literario pare bat ere egin dituzte ipuina irakurtzen ari zirela aprobetxatuz.

Egindako lana borobiltzeko ikasleek ilustratzailearekin hizketaldi bat egiteko aukera izan dute, hala, Josevisky, Donibaneko Ubera liburutegian elkartu da haiekin.

Orriak

-era harpidetu