MENDUKILOKO KOBAZULOAN, LURRA BARRUTIK EZAGUTZEN

2022/11/29

Lehen Hezkuntzako 6. mailan EKI proiektuko INGURUNE arloan, lehen hiruhilekoan Lurra etengabe aldatzen ari dela ikasi dugu. Aldaketa horietako batzuk eragile geologikoen (lurrikarak, sumendiak, itsasoa…) ondorioa izaten dira, baina beste batzuk gizakiok eragiten ditugu. Guk sortutako aldaketen ondorioak: Lurra kutsatzea, beroketa efektua sortzea, espezieak desagertzea… izan dira. Sortutako kalteak konpontzeko proposamenak egiten ere jardun gara.

LH3-KOAK AINTZINAKO EGIPTORI KANTARI

2022/11/28

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Afrikara bidaiatu dute inguruneko azkeneko unitatean, Egiptora hain zuzen ere. Aintzinako Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaiaren inguruan garatu zela ikasi dute eta uda garaian ematen ziren uholdeak nekazaritzarako oso onuragarriak zirela. Hori guztia hobeto ulertzeko maketak eraiki dituzte plastikan eta xadufa zoragarriak eraiki dituzte etxean. Primeran pasatu dute ikasleek faraoi, piramide, obelisko eta tenpluen artean bidaiatzen.

LH2-KOAK INGELESEZKO "SNOWBALL" ANTZEZLANEAN

2022/11/28

Ikusi bideo honetan zein ondo pasa dute LH2ko ikasleek "Snowball" ingelesezko antzerki obra ikusten. Ekimen honen helburua ikasleak ingelesera gerturatzea eta hizkuntzarekin gozatzea da.

TITIRIJAI TXOTXONGILO JAIALDIAN IZAN GARA

2022/11/28

Pasa den aste osoan zehar Titiirijai Nazioarteko 28. Txotxongilo Jaialdiaz gozatu genuen Juanba Berasategi aretoan, Pasaiako Udalaren ekimenari esker. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik hasi eta seigarren maila arte, ikasleek ikuskizun bana ikusteko aukera izan dute, astelehenetik ostiralera.

 

Hauek dira ikusi ditugun ikuskizunak:

2. maila

Konpainia: MICHELE CAFFAGI (ITALIA)

Ikuskizuna: “CONTRAVENTO”

 

3. maila

HEZKUNTZA LEGE BERRIAREN INGURUKO IRAKURKETA EGIN DUGU

2022/11/22

Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara gaur, Donostian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko.

 

 

LIZEOKO "BIZI EUSKARAZ MOSAIKOA" MARTXAN

2022/11/22

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna girotzeko klasiko batekin gatoz: Lizeoko Bizi Euskaraz mosaikoa.

ANTZERKIA INGELESEZ JUANBA BERASATEGI ARETOAN

2022/11/21

Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleak ingelesezko antzerkia ikustera gerturatu dira Juanba Berasategi aretora. Ingeleseko mintegiak antolatuta, ekimen honek helburu argia du: ingelesa gelatik kanpo sustatzea, ulermena lantzea eta hizkuntzarekin gozatzea.

 

IRAKURKETA SUSTATZEKO ASMOAREKIN IBON MARTIN GUREEKIN

2022/11/21

Ibon Martin idazle donostiarra Ubera liburutegian izan da gure Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin hizketan. Ikasleek galdera sorta luzea prestatu dute Martin itauntzeko. Galdera gehienak "Onin" bere liburu sortaren ingurukoak izan badira ere, idazle izateko zer egin behar den ere galdetu diote, besteak beste. 

Galderak guztiak erantzun ondoren idazleak jolas berezi bat prestatu du ikasleentzako. Gainera, opari txikiren bat ere eraman dute etxera.

 

KULKI: EUSKARAZ ZINTZO ARITZEAGATIK SARIA

2022/11/21

Euskaraz zintzo aritzeagatik saria jaso dute LH3ko eta LH4ko ikasleek. KULKI kultur-kirolak sustatzeko proiektuaren bisita izan dugu eta ikasleak jolasean eta lehian aritu dira gogoz. Ekimen hau burutzeko Pasaiako Udaleko euskara sailaren laguntza izan dugu.

Ikusi bideo honetan zein ondo pasa duten denek.

LH1EKOAK ETA LH2KOAK IPUIN KONTALARI SAIO BATEAN

2022/11/21

LH1eko eta LH2ko ikasleek Lezoko ikastolatik Donibaneko Ubera liburutegira salto txiki bat egin dute, talde txikitan. Han Maite Franco ipuin kontalaria zeukaten zain. Ikusi bideo honetan saioetako bateko pasarte txiki bat:

Orriak

-era harpidetu