DBH3ko ikasleak beldurra gainditzeaz aritu dira Fernando Morillorekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainita, Kultura Eskola ekimenari esker, Fernando Morillo Grande idazlearekin saio interesgarri bat egin dute DBH3ko ikasleek.  "Nola egin aurre beldurrari? Misterioa (eta euskara) lagun" da hitzaldiaren izenburua. Morilloren esanetan, "hainbat urtez makina bat irakaslek azaldutako kezka izan da beldurra. Beldurra ikastetxean. Eskolan, zoritxarrez, beldur-egoera ugari izaten dira, pertsonalak edota sozialak. Beldurra ezin da ezabatu, geure parte da, baina bai lagundu daiteke beldurrak dakarren blokeoari aurre egiten. Horixe behar dute ikasleek, eta horixe landuko dugu saio honetan".